18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

2007ko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak. Onespena

Alkatetzaren 1/2007 ebazpena, 2007ko urtarrilaren 11koa:

"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, ezartzen duena urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat (1.592 egiazko lanordu, 2007rako), hain zuzen ere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Lan zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 924/2005 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2007ko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa eta Foru Komunitatean epeen kontaketarako 2007. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituen araudia, ebatzi dut:

1. 2007ko lan-egutegia onestea Leringo Udaleko enplegatuetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenendako, honako hau, alegia:

Jendea hartzeko ordutegia 8,30etik 14,30era da.

Lan ordutegia 7:45etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ortziralera.

Jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Apirilaren 5a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 6a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 9a:

Apirilaren 10a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 14a: Ama Birjinaren Jasokundearen bezpera, 12etatik aitzina lanik ez.

Abuztuaren 15, 16, 17 eta 18a: Ama Birjinaren Jasokundearen bestak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 4a: Santa Barbara (Leringo eguna).

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2007ko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; apirilaren 5a, 6a eta 9a; maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 4a, 6a, 8a eta 25a.

3. Ebazpen hau jakinaraztea eta balio gabeko egunak Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lerinen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0700879