II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AZKOIEN
Azkoiengo Udalaren bulegoetako egutegia 2007rako
Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Azkoiengo alkateak honako erabaki hau hartu duela:
1._Onestea Azkoiengo Udalaren bulegoetako langileen 2007ko egutegia; ez dute lan egin beharko lanegun hauetan:
apirilaren 30a.
irailaren 3tik 7ra. Herriko bestak.
Azaroaren 2a.
Abenduaren 3a.
Abenduaren 7a.
Abenduaren 24a.
Abenduaren 31.
Era berean, urteko larunbat guztiak ez dira lanegun izanen, udaleko bulegoak irekitzeari dagokionez.
2._Azkoiengo Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hamabortz minutukoa izanen da, goizeko zazpiak eta berrogeita bortzetik arratsaldeko hiruak eta hogeita hamarrera, astelehenetik ortziralera.
3._Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Udaleko bulegoetan: goizeko bederatzietatik arratsaldeko bietara, astelehenetik ortziralera.
4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
5._Erabaki edo egintza honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik, edo
_Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik.
Azkoienen, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
Iragarkiaren kodea: L0700837