II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AIEGI
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2007ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1._Hasiera batean onestea Aiegiko Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
2._Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3._Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera."
Aiegin, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.
Iragarkiaren kodea: L0700819