18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Akats zuzenketa iragarkian

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak onesteko iragarkia 2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an. Hartan akats bat dago eta zuzendu behar da.

Lehenbiziko lerrokadan, honela dio: "Faltzesko Udalak, 2005eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako ordenantza fiskal hauen tarifen aldaketak onetsi zituen hasiera batez, 2006ko ekitaldirako". Eta honela behar du: "Faltzesko Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako ordenantza fiskal hauen tarifen aldaketak onetsi zituen hasiera batez, 2007ko ekitaldirako"

Azken lerrokadan, honela dio: "Faltzesen, 2005eko abenduaren 23an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona". Eta honela behar du: Faltzesen, 2006ko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Faltzesen, 2007ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0700789