18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SANTAKARA

2007ko karga-tasak

Herri honetako alkateak aditzera ematen du:

Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea 2007ko prezio publikoak eta zerga-tasak:

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,400.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,180

Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %2,50 izanen da EIOZ zergaren karga-tasa.

Martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak finkatzea, urte tarte guztietarako, 5.000 biztanle baino gutxiago den aldetik, eta %8ko karga-tasa duela, arestian aipatu Legearen 176-2 artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Salari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratzen den egunetik hasita; orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, egintza egin zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu edo behin betikoz onetsi eta biharamunetik hasita.

Halaberean, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu edo behin betikoz onesten denetik aitzina.

Santakaran, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0700776