II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
SANTAKARA
Aldaketak zenbait ordenantzatako prezioetan. Hasierako onespena
Herri honetako alkateak aditzera ematen du:
Udalak, 2006ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batean onetsi zituela ordenantza fiskaletako prezioetan.
UR HORNIDURA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
12 m³ bitarte, gutxieneko kuota: 3,60 euro.
13 m³-tik 100 m³-ra bitarte, 0,30 euro/m³, eta 100 m³-tik goiti, 0,50 euro/m³.
ESTOLDERIA ETA UREN ARAZKETA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Kontagailu bakoitzagatik, 10 euro saneamenduko kuotagatik, eta 4 euro mantentze lanengatik.
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA
Denboraldiko abonamendua, 14 urtetik goiti, 30 euro; erroldatu gabeek, 14 urtetik goiti 36 euro.
Denboraldiko abonamendua, 14 urtetik beheiti, 20 euro; erroldatu gabeek, 14 urtetik beheiti 23 euro.
Sarrerak egun baliodunetan: 14 urtetik goiti, 2 euro egunean; 14 urtetik beheiti, 1,30 euro.
Sarrerak jaiegunetan: 14 urtetik goiti, 3,30 euro egunean; 14 urtetik beheiti, 2 euro.
Hasierako onespena jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Santakaran, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0700773