II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
RIBAFORADA
EDIKTUA
Ribaforadako Udalak, 2007ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkura berezian, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Ribaforadako Udalaren Hirigintzako Plan Orokorra.
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69.2 artikuluari jarraikiz, planeamenduko area batzuetan lizentziak ematea eten eginen da; egungo hirigintza araudia aldatzen duten determinazio berriak izanen dituzten lurrak eta hasiera batean onetsitako Udalaren Plan Orokorrarekin bateragarriak ez diren lizentziak dira horiek.
3. Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori, 35/2002 Foru Legearen 71.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Ribaforadan, 2007ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.
Iragarkiaren kodea: L0700600