II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LEITZA
Ordenantzaren behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2006ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ingurumena babesteko jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Erabaki hau azaroaren 12an argitaratu zen, 2006ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean
Epe hori iragandakoan eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez dituenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.
Leitzan, 2007ko ilbeltzaren 22an._Alkatea, Patxi Sáenz Lazcano.
ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:
a) Jarduera lizentzia.
b) Jarduera lizentzia berrikustea.
c) Irekitzeko lizentzia.
d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
f) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.
g) Udal txostenak eskatzea.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Lizentzia noiz ematen den, orduan sortuko da tasa.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko edo juridikoak eta bertze entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen dutenak, lizentzia ematen bazaie, edo hura aldatzen edo berritzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Tarifa finkoak nahiz tributu-kuotak izaten ahalko dira, zerga-oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen ondorioz, ordenantza honen eranskinaren ariora.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %20koa. Lizentzia ematen ez bada, tasa zenbateko berera murriztuko da.
7. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkien arauetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
8. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, interesatuak zenbatekoa ordaindu beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
9. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien arauetan ezarritakoaren arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
10. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriarentzat egiteagatik, dagokion tasa kobratuko zaio.
Arau-hausteak
11. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.
TARIFEN ERANSKINA
Jarduera lizentziak eta jarduera lizentzien berrikusteak: 350 euro.
Irekitzeko lizentzia, jardueraren lekualdaketak, jarduera aldaketak, instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena, eta abar.
Kaltegabeak: metro karratuko 0,70 euro.
_Gutxienez: 150 euro.
_Gehienez: 1.150 euro.
Sailkatuak: metro karratuko 0,70 euro.
_Gutxienez: 220 euro.
_Gehienez: 1.500 euro.
Irekitzeko lizentziaren aldaketak: 100 euro.
Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe: 120 euro.
Udal txostenak eskatzea: 120 euro.
Iragarkiaren kodea: L0701220