18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Berriogoitiko BB-3 sektoreari (Berriobeiti-Berriogoiti-Aitzoain triangelua) dagokiona. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2007ko urtarrilaren 24an egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntual egituratzailea, BB-3 sektoreari (Berriobeiti-Berriogoiti-Aitzoain triangelua) dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2007ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0701520