I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Donezteban instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena onesteari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08196-JAA/jlp espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Doneztebe.
c) Instalazioaren xedea: Baztan-Bidasoa eskualdeko hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.
d) Ezaugarri nagusiak: kanpoko azpiestazio berria, 132/30 KVkoa, "ST Bidasoa" izenekoa eta 132 KVko hornidura izanen duena. Hona hemen haren elementuak:
132 KVko sistema, barneko motako H moduko konfigurazioarekin, eta isolamendua SF6. 5 posizio izanen ditu: bi lineetarako, bi transformaziorako eta posizio bat barrak zatitzeko.
30 KVko sistema, barneko motako barra bakuneko konfigurazioarekin, eta isolamendua SF6. Geletako bi modulu izanen dira eta, denetara, 18 posizio: zortzi posizio lineen aterabideetarako, bi posizio transformaziorako, bi posizio neurketarako, bi posizio zerbitzu osagarrietarako, bi posizio kondentsadoeen bateriarako eta bi posizio barrak zatitu-batzeko.
Transformazio sistemak bi potentzia transformadore izanen ditu, bakoitza 1 x 45 MVA (ONAN/ONAF) eta 132/30 KVkoa; azpiestazioko zerbitzu lagungarrietarako bi transformadore izanen dira, bakoitza 250 KVA; 30/0,38-0,22 KVkoa.
Kontrol etxolan kontrol, babespen, zerbitzu lagungarri, komunikazio eta BT elikadurarako ekipoak daude azpiestazioaren funtzionamendua zuzena izan dadin, hori guztia Doneztebeko udal mugapean.
e) Nongo materialak: Espainiakoak.
f) Aurrekontua: 2.942.000 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.
Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.
Aditzera ematen da, instalazioaren aurreproiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 17an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
ERANSKINA
Donezteben, 132/30 KVko "ST Bidasoa" kanpoko transformazio azpiestazio berriak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak
Poligonoa: 1. Lurzatia: 293. Jabea eta helbidea: Emilio Zabala Loyarte. Leitza karrika, 31. Doneztebe. Azalera osoa: 3.597 metro koadro. Ukituriko eremua: 3.597; +2.844; +753 metro koadro. Erabilera: oihan elkorra.
Poligonoa: 1. Lurzatia: 486. Jabea eta helbidea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua. S. Ignazio etorb., 3. Iruña. Azalera osoa: 139.353 metro koadro. Ukituriko eremua: 1.725 metro koadro. Erabilera: elkorra.
Iragarkiaren kodea: F0701764