18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

630/2006 EBAZPENA, urriaren 16koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, "Elizaren garaipenak" izeneko sei tapiz barrokok osatzen duten multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena. Nafarroako Jauregian daude, Iruñean (Nafarroa), eta haien deskribapena ebazpen honi atxikitako dokumentazioan dago jasota.

Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatzen du "Elizaren garaipenak" izeneko sei tapiz barrokok osatzen duten multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadila. "Elizaren garaipena","Itunaren kutxa" "Fede katolikoaren garaipena" "Eukaristiaren garaipena Lege zaharreko sakrifizioen gainean","Elias eta aingerua" eta "Jainkozko maitasuna" tapizak "Elizaren garaipena" sailekoak dira, Rubensen kartoiekin egina baita.

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, lege hori partez garatzekoak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua) eta urriaren 3eko 217/1986 Foru Dekretuak, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzekoak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sei tapiz barrokok osatzen duten "Elizaren garaipenak" izeneko multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea. Nafarroako Jauregian daude, Iruñean.

2. Indarra duten xedapenen arabera jarraitzea espedientearen tramitazioarekin.

3. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Ondasun Higigarrien Erregistro Orokorrari, aurreneurrizko idatzoharra egin dakion, bai eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2006ko urriaren 16an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0620297