18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Ignacio Guembe Cervera Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ikuskapen Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 15eko 102/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Ignacio Guembe Cervera Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ikuskapen Ataleko buru izendatu du, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0701531