I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
30/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Los Arcosko 12. poligonoko 326., 327. eta 332. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Sunstroom, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.
Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Los Arcosko 12. poligonoko 326., 327. eta 332. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Sunstroom, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Los Arcosko Udaletxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Los Arcosko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0701732