18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

389/2006 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ozkoidiko (Urraulgoiti) lurzati berrantolamenduaren proiektu oinarrizkoarekin batera Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzen duena; proiektu hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurarako.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak bere txostenean dioenez, jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3.C eranskineko D) ataleko 9. puntuan sarturik dago. Beraz, espediente hau ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren arabera tramitatu behar da. Txostenean dio halaber aski dela Ingurumen eraginaren azerlana, lege horren 39.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ozkoidiko (Urraulbeiti) lurzati berrantolamenduaren proiektu oinarrizkoarekin batera Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea; proiektu hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatu du, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurarako.

Hartarako, espedientea interesatuen eskura egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña) eta Urraulgoitiko Herriko Etxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 39.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Urraulgoitiko Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 19an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0700085