18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

6/2007 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Oletan dagoen Jasokundeko Ama Birjinaren eliza deritzon ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea onesten duena.

Azaroaren 2ko 3310/1983 Errege Dekretuaren bidez Oletan dagoen Jasokundeko Ama Birjinaren eliza monumentu historiko-artistiko deklaratu zen.

Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezarritako babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.

Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/9185 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, foru dekretuaren bidezkoa.

Kultura zuzendari nagusiak, otsailaren 20ko 52/2006 Ebazpenaren bidez, babes eremua behin-behinekoz mugatu zuen (2006ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 20koa). Bertan 30 eguneko epea eman zen jendaurrean egoteko. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko lehen xedapen iragankorraren arabera "foru lege honek indarra hartzean hasita zeuden prozedurak hasiera eman zitzaienean indarrean zeuden xedapenen arabera tramitatu eta ebatziko dira".

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Oletan dagoen Jasokundeko Ama Birjinaren eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua mugatzea, interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa osatzeko.

2. Hona hemen babes eremuko mugak: Oletako plaza eta Santa Maria elizaren arteko bidegurutzeak, 420 A lurzatiraino. Horren ertzetik doa, 420 B lurzatiraino. Horren ertzetik doa. 546. eta 43. lurzatien ertzetatik doa, 8005. lurzatirano. 43. lurzatiaren ertzetik doa. Santa Maria elizako kalea zeharkatzen du. 39. eta 40. lurzatien ertzetatik doa, 46. lurzatiraino. Hortik, Oletako plazarekiko bidegurutzeraino doa. Leozko udalerriko Katastroko Lurzatien planoaren arabera. Eskala: 1:1.000. Lehio grafikoa: 173/4-8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurraldearen Aberastasun Zerbitzua.

3. Foru dekretu honek administrazio ondorioak ditu onesten den unetik aurrera.

4. Foru dekretu honek administrazio bidea agortzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0701346