18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

5/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "ASPACE (Residencia Ramón y Cajal)" enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 107/2006)

Departamentu honetan 2006ko abenduaren 19an sartu da "ASPACE (Residencia Ramón y Cajal)" enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua luzatzeko akordioaren testua, 3 artikuluz eta eranskin batez (2006rako lansarien taula) osatua, enpresaren ordezkaritzak eta langileen ordezkariak (CCOO) 2006ko azaroaren 24an izenpetu eta onetsia.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. A"ASPACE (Residencia Ramón y Cajal)" enpresaren hitzarmen kolektiboa (kodea: 3108191) luzatzeko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 2an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"ASPACE (RESIDENCIA RAMON Y CAJAL)" ENPRESAKO LAN HITZARMENA

AKTA

Zizur Txikian, 2006ko azaroaren 24ko 12:00etan, "ASPACE (Residencia Ramón y Cajal)" enpresako enplegatuentzako lan hitzarmen kolektiboaren batzorde negoziatzailea bildu zen, ondoko ordezkariek osatua:

_Langileen ordezkarien aldetik:

Luis Pagola jauna.

_Zentroko zuzendaritzaren aldetik:

Belén Mateo andrea eta Leticia Iribarnegaray andrea.

Aholkulari lanetan:

Marta Hernández andrea

Ekitaldiari hasiera eman ondoren, erabaki dute:

Lehenengoa: 2006rako luzatzea "Aspace (Residencia Ramón y Cajal)" enpresako enplegatuen hitzarmen kolektiboa.

Bigarrena: 2005eko abenduaren 31n indarrean den lansari taulako oinarrizko soldatari dagozkion balioak %3,7 handitzea, Nafarroan 2005. urteko benetako KPIa iritsitako zenbatekoari dagokion kopurua, hain zuzen.

Portzentaje hori 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, atzera-eraginarekin.

Atzerapenak 2006ko abenduan ordainduko dira.

%3,7ko igoera izanen dute gaueko zaintzailearen plusak, garbiketa-arduradunarenak eta egoitzaren arduradunarenak.

Hirugarrena: akta honen ale bat Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau prestatu da, bertaratuek sinatu dutena, idazpuruan aipatu toki eta egunean.

"ASPACE (RAMON Y CAJAL EGOITZA)" ENPRESAKO 2006RAKO LANSARIEN TAULA

KATEGORIA OIN. SOLDATA ANTZIN. HILEAN SOLD. GORD. URT.

ERDI MAILAKO TEKNIKARIAK

Gizarte-langilea. 1540,22 41,73 23103,37

OLT 1368,43 20526,38

TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK

Zaintzailea 1004,94 29,61 15074,04

ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Garbiketako langilea: 794,79 23,22 11921,82

PLUSAK. HILEKO ZENB.

Gaueko zaintzailearen plusa 200,28 - 3004,14

Garbiketa-arduradunaren plusa: 97,51 - 1462,64

Egoitzako arduradunaren plusa: 251,75 - 3776,29

Iragarkiaren kodea: F0700336