VIII. IRAGARKIAK
LEGAZPI
EDIKTUA
Joan den 2006ko azaroaren 3an, Legazpiko Udaleko alkate-lehendakariak, ondoko Ebazpena eman du:
Ikusirik udal arkitekto aholkulariak joan den 2006ko urriaren 31n, Brinkola auzoko 11 zenbakian dagoen pabilioia aurri deklaratzeari buruz txostena egin zuela.
Ikusirik, gai horri buruz egin den txostena juridikoa.
Kontuan hartuz udal arkitekto aholkulariak egin duen txostenean honako hau irakur daitekeela: Brinkola auzoko 11 zenbakian dagoen pabilioiaren ezkerraldeko paretaren zati bat erori ondoren, aipatu pabilioiaren kontserbazio-egoera egiaztatzeko xedearekin bertaratu eta pabilioia ikuskatu eta gero zera egiaztatu ahal izan dela: pabilioiaren kontserbazio-egoera, oro har, oso eskasa dela. Zenbatetan itxiturak eta estalkia erori egin dira eta arriskua sortu die inguruko oinezkoei eta ibilgailuei, izan ere, pabilioiaren inguruan ez dago bestelako eraikinik eta lau aldetatik libre dago.
Txostena irakurtzen jarraituz honako hau topatzen dugu: eraikinak 608 metro koadroko azalera duela, indarrean dauden Arau Subsidiarioen arabera 22. arean, bizitegitarako lurzoru hiritarrean, dagoela baina ordenantzen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordenazioz kanpo dagoela. Hauek dira eraikinaren ezaugarriak: altzairuzko profil laminatuez osatutako zutikako egitura sostengatzailea du (aletxen bidez lotutako UPN parekatuak), estalkia eusteko metalezko zertxak ditu, adreiluzko alboko itxiturak eta estalkia zuntz-zementuzkoa eta plaka zeharrargitsuekin dago egina.
Kontuan hartuz, txosten teknikoak dioenaren arabera, eraikina aurri-egoeran deklaratu beharra dagoela; izan ere, alboko itxiturak eta estalkiaren zati handi bat bota eta berriro eraiki beharko lirateke eta hori ezinezkoa da, 2/2006 Legearen 101 artikuluan ezarritakoaren arabera, eraikina ordenazioz kanpo dagoelako; beraz, legez aipatu eraikina aurri-egoeran dagoenez, hartu beharreko neurriak hartu behar dira pertsonek eta ondasunek kalteak jasan ez ditzaten. Hauek dira neurri horiek: eraikina bota egin behar da eta perimetro osoan babes-hesiak jarri behar dira, eraikina ezin baita birgaitu.
Kontuan hartuz, eraikinean eman diren erortze partzialak eman direnez, aurri zorian deklaratutako eraikina denez, legezko aurri-egoera deklaratzeko espedienteari eman beharko zaiola hasiera; horrela, eraikinaren jabea izango da sor daitezkeen gaitz eta kalteen erantzule. Halaber, hartuko diren segurtasun-neurriek suposatuko duten kostua eraikinaren jabeak ordainduko du.
Kontuan izanik, lurzoruaren eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101, 201, 202 eta 203 artikuluetan ezarritakoa,
Kontuan izanik, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legean eta azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legean ezarritakoa,
Erabaki dut:
Lehenengoa: Legazpiko Brinkola auzoko 11 zenbakian dagoen pabilioia aurri-egoeran deklaratzeko espedienteari hasiera ematea.
Bigarrena: espedientearen berri eraikineko jabe guztiei, bertan bizi direnei eta eskubide errealen titularrei ematea. Haiei txosten teknikoak bidaliko zaizkie eta 15 eguneko epea emango zaie berauen burua aurkeztu eta egoki iritziko dituzten dokumentuak eta frogagiriak aurkez ditzaten.
Hirugarrena: pertsonek eta ondasunek kalteak jasan ez ditzaten hartu beharreko neurriak hartzea eta eraikinaren perimetro osoa hesiekin babestea. Lan hori jabeen kontura egingo da espedientea bideratu bitartean eta, horretarako, udal zerbitzu teknikoen jarraibideak beteko dira; halaber, betearazte subsidiarioa dagoela jakinaraziko da.
Hau izapide-egintza bat da eta printzipioz egintza honen aurka ez dago errekurtsoa jartzerik. Bakarrik interesatuak uste badu kasu hau Prozedura Administratibo Legearen 107.1 artikuluak islatzen duen kasua dela, orduan berak egokiak ikusten dituen errekurtsoak erabil ditzake.
Legazpin, 2006ko abenduaren 14an._Behin-behineko idazkaria, Jon Mikel Garagarza Roteta.
Iragarkiaren kodea: P0700861