18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

281/2006 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, gastua handitzeko baimena ematen duena, guztira 63.504,84 eurokoa, ekainaren 26ko 150/2006 Foru Aginduak lehenago baimendutako gastuaren osagarri gisa. Foru agindu hura 2006. urtean kirol jarduerak bultzatu eta sustatzeko Nafarroako toki entitateendako dirulaguntzetarako deialdian ezarritako dirulaguntzen ordainketei aurre egiteko zen, alegia.

Ekainaren 26ko 150/2006 Foru Aginduaren bitartez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak 2006. urtean kirol jarduerak bultzatu eta sustatzeko Nafarroako toki entitateendako dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zuen. Foru agindu horren 3. puntuan 319.000 euroko (hirurehun eta hemeretzi mila euroko) gastua onesten da deialdia aurrera ateratzeko, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorren "Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak" izeneko 940002-95110-4609-336100 kontusail ekonomikoaren kargura.

Kontuan hartuz aipatu kontusailean dagoen dirua, 63.504,84 euro, alegia, eta deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak ordaindu beharra, bidezkoa da gastua handitzeko baimena ematea, guztira 63.504,84 eurokoa, 150/2006 Foru Aginduan onetsitako gastuaren osagarri gisa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa onesten duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gastua handitzeko baimena ematea, guztira 63.504,84 eurokoa, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorren 940002-95110-4609-336100 kontusailaren kargura, ekainaren 26ko 150/2006 Foru Aginduak onetsitako gastuaren osagarri gisa. Diru hori 2006. urtean kirol jarduerak bultzatu eta sustatzeko Nafarroako toki entitateendako dirulaguntzetarako deialdian ezarritako dirulaguntzen ordainketei aurre egiteko izanen da.

Aurrekontuetako kreditua handitzearen ondorioz, foru aginduko 1. eranskineko 1. arauan ezarritako esleipenak handituko dira. Honako kopuru hauek esleituko dira:

1._Kirol sistema berrien ezarpena, 32.400 euro.

2._Kirol teknikarien kontratazioa, 22.000 euro.

3._Sustapenerako berariazko programak, 38.000 euro.

4._Kirol Federazioekiko hitzarmenak, 5.800 euro.

5._Hirugarren adinekoendako gorputz-ariketa, 3.000 euro.

6._Jarduera arrunten programa, 186.000 euro.

7._Kirol ikuskizunak, 74.000 euro.

8._Kiroltasunaren sustapena, 2.200 euro.

9._Integraziorako programak, 11.700 euro.

10._Emakumearen gorputz-ariketa, 2.200 euro.

11._Azterlan teknikoak egitea, 2.200 euro.

12._Kalitate sistemen ezarpena, 2.200 euro.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza delegatuari, Idazkaritza Orokorraren eta Azpiegituren Zerbitzuari, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 13an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0620549