18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 27an emandako 1749/2006 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OLT-EDU lanpostu huts batzuk merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitu ziren.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela (2006ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 20koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Honela dioen tokian:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 26an emandako 1005/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU izateko 196 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko apirilaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 50. zenbakian.

Honela behar du:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 8an emandako 686/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU izateko 196 lanpostu huts merezimendu lejiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko apirilaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 50. zenbakian.

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0620344