18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

6/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako mediku atxikia izateko 12 lanpostu huts betetzeko deialdiko lanpostuen destinoak eta plantilla zenbakiak finkatzen dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 24ko 880/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zuen deialdia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako mediku atxikia izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2006ko ekainaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 78. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 9ko 1682/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 14ko 1814/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako mediku atxikia izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan zerbait falta dela ikusita, bidezkoa da zuzentzea eta, beraz, lanpostuen destinoak eta plantilla zenbakiak adieraztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Larrialdietako mediku atxikia izateko 12 lanpostu huts betetzeko deialdiko lanpostuen destinoak eta plantilla zenbakiak finkatzea.

_8 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutian. Plantilla zenbakiak: 68620, 68621, 68622, 65399, 65484, 65625, 67785 eta 67786.

_4 lanpostu huts Lizarrako Osasun Barrutian. Plantilla-zenbakiak: 67951, 63647, 62841 eta 68607.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0700436