18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORBAITZETA

Eskolaren desafektazioa

Orbaitzetako Udalak, 2007ko urtarrilaren 5ean egindako osoko bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaz, honako hau erabaki du:

1. Eskola desafektatzeko espedientea abiatzea, bertan baitago, besteak beste, Orbaitzetako gaur egungo kontsultategi medikoa.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, interesatuek aztertu eta alegazioak egin ditzaten.

Orbaitzetan, 2007ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Jesús María Eginoa Barberena.

Iragarkiaren kodea: L0700839