II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
EDIKTUA
Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko abenduaren 28an egin bilkura berezian erabaki hau hartu zen, besteak beste:
Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 17/1985 Legeak udalerrien esku uzten ditu gizarte zerbitzuen, gizarte sustapenaren eta bergizarteratzearen arloko eskumenak.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren zazpigarren artikuluan etxez etxeko otorduen zerbitzua sartzen da etxeko lan orokorren barrenean.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak, kudeatzeko gomendioaren figura juridikoa erabiliz, eraginkortasunagatik, bide ematen die toki entitateei administrazio bereko edo beste bateko organo edo entitateen esku uzteko jarduera material eta teknikoak edo zerbitzuen arlokoak, hartarako bitarteko tekniko egokirik ez badute.
Udalak ez duenez bitartekorik zerbitzu hori emateko, eta kontuan hartuz zerbitzuaren antzekotasuna, eraginkortasunagatik, eta Jarraipen eta Kontrolerako Batzordearen egun honetako irizpena ikusita,
Honako hau erabaki da:
Lehena: Nuestra Señora de la Caridad ospitalearen esku uztea Tafallako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako otorduak prestatu eta banatzeko kontratuaren kudeaketa, erantsitako dokumentuan adierazi bezala.
Bigarrena: alkateari ahalmena ematea dokumentu erantsia sinatzeko, baita zeregin hau aurrera eramateko behar diren kudeaketa guztietarako ere.
Hirugarrena: Tafallako Nuestra Señora de la Caridad ospitaleari jakinaraztea, behar bezala formalizatzeko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko.
Laugarrena: kudeaketaren agindua ematen duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, 30/1992 Legearen 15.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkezten ahal dira:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtsoa bera espresuki ebatzi edo ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.
Tafallan, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide. Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.
Iragarkiaren kodea: L0701641