18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1920/2006 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoko teknikari espezialista izateko 9 lanpostu huts betetzeko deialdia dela-eta, lanpostuen destinoa eta plantilla zenbakiak ezartzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 14ko 1809/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan APTE izateko 9 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko urtarrilaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 3. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 16ko 337/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak, maiatzaren 5eko 866/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan APTE izateko 9 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan datu batzuk argitaratu gabe gelditu direla oharturik, akatsa zuzendu egiten da deialdiko lanpostuen destinoak eta plantilla zenbakiak ezarriz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan anatomia patologikoko teknikari espezialista (APTE) izateko 9 lanpostu huts betetzeko deialdia dela-eta, lanpostuen destinoa eta plantilla zenbakiak ezartzea. Hona hemen:

_4 lanpostu huts Nafarroako Ospitalean, 67631, 61607, 68342 eta 68343 zenbakikoak.

_4 lanpostu huts Bideko Ama Birjina Ospitalean, 65316, 66683, 68588 eta 68589 zenbakikoak.

_Lanpostu huts bat Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan, 67638 zenbakikoa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 21ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0620572