18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Umezurztegia finantzatzeko hitzarmena

Ultzamako Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1. Mozambikeko umezurztegi bat finantzatzeko hitzarmena onestea.

Ikusirik, Mozambikeko umezurztegi bat finantzatzearren kudeatzaileekin egindako hitzarmeneko agiriak.

Ondokoa erabaki da agertutako guztiak ados egonik:

1._Onestea Mozambikeko umezurztegi bat finantzatzearren kudeatzaileekin egindako hitzarmena, Gobernu Batzarrean berretsiko dena. Honako puntu hauek izanen ditu, gutxienez ere:

_Onuradunen konpromisoa, entitate honek emandako zenbatekoa erabiliko dutela Mozambikeko Pemba umezurztegia hobetzeko.

_Udal honen konpromisoa, urtero 6.000 euro emanen dituela.

_Onuradunen konpromisoa, zentroari Ultzama deituko diotela. Aktan jaso da Amaia Berasain Berasain zinegotzia ez dagoela ados umezurztegiari izena aldatzearekin, uste baitu laguntzak ez dituela ekarri behar horrelako exijentziak.

_Onuradunen konpromisoa, egindako jardueren txostena aurkeztuko dutela urtea bukatu aurretik.

2._Gastua onestea: hainbat urtetan 6.000 euro emanen dira, finantzatzeko.

3._Udal honetako alkateari ahala ematea, hitzarmen hori sinatzeko.

4._Erabaki hau interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Larraintzarren, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0700929