II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
V I L L A F R A N C A
UR-22 jarduketa unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Villafrancako Alkateak, Alkatetzaren 2007ko urtarrilaren 17ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UR-22 jarduketa unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Conde Cristóbal, S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.
Villafrancan, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.
Iragarkiaren kodea: L0700922