II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2007ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartzako 10. poligonoko 91. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Iriarte Nuinek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2007ko urtarrilaren 22an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0701650