18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Arandigoiengo U2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko urtarrilaren 9an eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Arandigoiengo UE2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Obras y Proyectos Allo, S.L.k sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Arandigoiengo Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0700578