II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BUÑUEL
Exekuzio unitateetako aldaketa. Hasierako onespena
Alkatetzak egun honetan emandako ebazpenaren bidez onetsi da hasiera batean 26 eta 27. exekuzio unitateen mugak aldatzeko proiektua, Buñuelgo Udalaren Hirigintzako Planaren barrenean.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2007ko urtarrilaren 3an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L0700609