18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2007ko urtarrilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kideak aldatzen dituena, legeak emandako agintaldia agortu zaielakoz.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen du "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen dela."

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.1) artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideek agintaldia agortzearekin galduko dutela izaera hori.

Abuztuaren 16ko 268/1999 Foru Dekretuaren eta urriaren 28ko 223/2002 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kideak izendatu ziren.

Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioen ordezkariak 268/1999 Foru Dekretuaren bidez izendatu ziren eta, orain, aldaketak egiteko behar diren izapideak egiten hastean, eztabaida sortu da Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 3an emandako 373/2005 Ebazpenean federazio bakoitzari esleitu zitzaion ordezkaritza-portzentajearen gainean. Afera Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 000750/2006 Epaiak konpondu zuen, aipatu den ebazpenak esleitu zituen ordezkaritza-portzentajeak beren horretan utziz.

Halaber, 223/2002 Foru Dekretuan egindako izendapenei dagokienez, kideak aldatzeko izapideak hasi dira, baina, kasu batzuetan, behar diren datuak biltzeko zailtasunak eta, beste batzuetan, entitateek euren ordezkariak aukeratzeko atzerapenak direla medio, legeak kideak aldatzeko eskatzen duen prozesuaren izapideak mantsotu egin dira. Hori horrela, orain arte izendatutako kideek beren karguen eginkizunetan jarraitu dute.

Ikasleen elkarteen ordezkariei dagokienez, kontuan hartu behar da arazoak direla ordezkaritza izaten ahal duten elkarteak badirela frogatzeko eta, beraz, haien ordezkaritza-koefizientea ezartzeko, eta, bestetik, orain arte izendatuak Eskola Kontseiluaren bileretara, ezta bilera bakarrera ere, agertu ez direlakoz. Hori dela eta, momentu honetan ezinezkoa da kide horien aldaketa egitea.

Ikusirik azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legean ageri diren entitateek Nafarroako Eskola Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak hautatu dituztela, bidezkoa da Gobernuaren erabakia ematea, ordezkari horiek Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide izendatzeko; halaber, Hezkuntza kontseilariak proposaturik Nafarroako Gobernuak hautatzen dituenak ere izendatuko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ondoko zerrendako pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide izendatzea, erraten den erakundearen ordezkari gisa:

Nafarroako Eskola Kontseiluko burua, Javier Marcotegui Ros jauna.

Kide-idazkaria, Antonio Iriarte Moncayola jauna.

_Kontseiluko kideak:

Hezkuntza Administrazioaren ordezkariak:

Francisco Arteaga Ruiz jauna, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria.

Pedro González Felipe jauna, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Javier Navallas Rebolé jauna, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Pedro Olangua Baquedano jauna, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

Paloma Roselló Fernández andrea, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

Ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkariak:

María Luisa de Simón Caballero andrea, CCOO sindikatuaren ordezkaria.

José Manuel Urroz Barasoain jauna, EILAS sindikatuaren ordezkaria.

Rosa María Pérez Bardot andrea, CSI-CSIF sindikatuaren ordezkaria.

Ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkariak:

Fernando María Barainca Lagos jauna, FSIE-SEPNA sindikatuaren ordezkaria.

Salvador Balda Setuain jauna, UGT sindikatuaren ordezkaria.

Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioen ordezkariak:

Pedro Rascón Macías jauna, Herrikoa Federazioaren ordezkaria.

Valle Ballano Bueno andrea, Herrikoa Federazioaren ordezkaria.

José Miguel Garbayo jauna, Concapa Federazioaren ordezkaria.

Alfonso Aparicio Basauri jauna, Concapa Federazioaren ordezkaria.

Fermín Eusebio Garde Mellado jauna, Sortzen Federazioaren ordezkaria.

Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren ordezkariak:

José Jorge Lanchas Rivero jauna, ANEG-FEREren ordezkaria.

Ignacio Iraizoz Zubeldía jauna, ANEG-FEREren ordezkaria.

Pello Mariñelarena Zubeldía jauna, Ikastolen Federazioaren ordezkaria.

Nafarroako toki entitateen ordezkariak:

Francisco Manuel Osorio Martín jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.

Luis María Sada Enériz jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.

Izen handiko pertsonak:

Francisco Altarejos Masota jauna.

Luis Sarriés Sanz jauna.

Unibertsitateen ordezkariak:

Gerardo Castillo Ceballos jauna, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

Julián Garrido Segovia jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

Nafarroako Parlamentuaren ordezkariak:

Esteban Garijo Pérez jauna.

Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna.

Ordezkaritza handieneko Enpresaburuen Elkartearen ordezkaria:

Francisco José Flores Pérez jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkaria.

Ordezkaritza handieneko sindikatuaren ordezkaria:

Javier del Castillo Díaz jauna, UGTren ordezkaria.

Nafarroako ikastetxeetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria:

Javier Barinaga Adrián jauna.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0701348