17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BETELU

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2007ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

1. Hasiera batez onestea ondokoen arteko hirigintza hitzarmena: Beteluko Udala, Construcciones Francisco Aierbe S.L., Alvaro Echeverría Beistegui, Begoña Echeverría Beistegui, Blanca Echeverría Beistegui, Iciar Echeverría Beistegui, Gonzalo Echeverría Bornaechea, Patricio Echeverría Bornaechea, Alvaro Echeverría Ezcurdia, María Teresa Echeverría Ezcurdia, Marta Echeverría Ezcurdia, Patricio Echeverría Ezcurdia, Pedro María Echeverría Ezcurdia, Diego Echeverría Ferraz, eta Pablo Echeverría Ferraz. Hitzarmena 2. poligonoko 40 eta 41. lurzatien antolamenduaren proposamena.

2. Jendaurrean jartzea hogei egunean Udaleko iragarki oholean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietako batean argitaratzea, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2007ko urtarrilaren 22an._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0701336