17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORREAGA

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Orreagako Udalak, 2006ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, 2006. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Orreaga, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, Luis Echeverría Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L0700896