17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 8/2006 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, 2006ko abenduaren 27an onetsiriko 2006/887ren ebazpenaren bidez, 2006ko aurrekontuko 8/2006 aurrekontu-aldaketaren onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2006ko abenduaren 29an._Mankomunitateko lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0701155