17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lehiaketa publikoa, autobusen geltoki zaharrean autoendako 16 aparkalekuren erabilera eskubideak esleitzeko

Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran eta Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen berriz ere lehiaketa publikoaren deialdia egitea autobusen geltoki zaharrean autoendako 16 aparkaleku esleitzeko.

Baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen agiri artikuluduna. Hirigintzan (948 417131 telefonoa) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100 telefonoa) eta www.tudela.es web orrian.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2007ko urtarrilaren 8an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0700551