17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ULTZAMA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ultzamako Udala. Jarduera: Narbatazuko obra hondakindegia egokitzea eta erabiltzea. Tokia: 20. poligonoko 26. lurzatia, Narbatazu alderdian, Ultzamako herrilurretan.

Larraintzarren, 2007ko urtarrilaren 15ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0700919