17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LARRAGA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: Elarre Olza Ramón y Miguel S.L. Jarduera: haragi produktuak egiteko prestalekua eta harategia berritzea. Tokia: 3. poligonoa, 743 eta 744. lurzatiak, Carretera Berbinzana karrika, 8.

Larragan, 2007ko urtarrilaren 10ean._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0700763