17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AZKOIEN ALDEKO G.Z.O. MANKOMUNITATEA

Deialdia, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko hautaproben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2006ko uztailaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, Mankomunitateko buruak Isabel Toledo Garrido administrari-ofizial izendatzea erabaki zuen 2006ko abenduaren 31ko ebazpenaren bidez, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Azkoienen, 2006ko abenduaren 31n._Mankomunitateko burua, María Jesús Domínguez Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L0700637