17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakinen kudeaketa arautzeko ordenantza. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2006ko urriaren 25ean egindako bilkuran, Hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuaren finantzaketa arautzeko ordenantzaren behin behineko onespen erabakia hartu zuen.

Onespen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, izan ere 2006ko azaroaren 6ko 133. zenbakian, eta jendaurreko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez delarik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ordenantza horren behin betiko onespena gauzatzen da, eta agintzen haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

HIRI-HONDAKINEN KUDEAKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Iruñerriko Mankomunitatea (aurrerakoan Mankomunitatea) Toki Entitatea da, elkarte izaera duena, eta bere helburuen artean hiri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendu zerbitzuak ematea dago, Mankomunitateak une bakoitzean direlako zerbitzu horien titularitatea dueneko Toki Entitateetan edo jardun-eremuetan, ingurumenaren eta bizilagunen osasunaren babespena lortzeko xedea duelarik.

2. artikulua. Mankomunitateak aurreko artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak kudeatzen ditu, xede horretaz berak eraturiko Kudeaketa Elkarte baten bitartez, Iruñerriko Zerbitzuak, E.A. (IZEA), zerbitzu lokalak emateari buruzko gaietan indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat.

3. artikulua. Ordenantza honek IZEAren eta hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuen erabiltzaileen arteko harremanak arautzea du eginkizun, aipatutako eremuan, alderdi bakoitzaren eskubide, eginbehar eta betebeharrak zehaztuz.

Zerbitzu horiek emateagatiko prezioei dagokienez, une bakoitzean Mankomunitateak onartu eta indarrean jarritako Prezioen ordenantza fiskalari jarraikiko zaio.

4. artikulua. Ordenantza hau orobat aplikagarria izanen zaie bere eskumeneko eremuan ematen diren hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuei, hala nola, halakotan, eremu horretatik kanpo ematen direnei ere, guztiz edo zati batean.

Ordenantza honetako arauak analogiaz aplikatuko zaizkie espresuki arauturik ez dauden kasuei eta, beren izaeragatik, haren aplikazio esparruaren barnean daudenei ere.

Mankomunitateak Ordenantza honen aplikazioan sor litezkeen zalantzei buruzkoan bidezko jotzen duen interpretazioa ezarriko du.

5. artikulua. Ordenantza honen araubidea apirilaren 21eko 10/1998 Legearen xedapenei lotuko zaie, Hondakinen kudeaketaren gainekoei hain zuzen.

6. artikulua. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen arabera, hau da hitz hauekin adierazten dena:

"Hondakina": Lege horren eranskinean ageri diren kategorietako bati egokitzen zaion edozein gai edo gauza, bere edukitzaileak bota edo botatzeko asmoa edo, indarreko arauen kariaz, botatzeko beharra duena da; halaber, halakotzat hartuko da Europar Batasuneko Erakundeek onarturiko Hondakinen Europar Katalogoan (HEK) aipatzen direnak oro.

"Hiri edo Udal Hondakina": etxebizitzetan, saltokietan, bulego eta zerbitzuetan sorturikoak, hala nola arriskugarri ezaugarria ez dutenak eta beren izaera edo osaeragatik aurreko tokietan edo jarduera-lekuetan sorturikoen berdintzat jo daitezkeenak ere; era berean, ondokoak ere hiri-hondakintzat hartuak izanen dira:

_Ibilbide publikoak, berdeguneak, aisia-guneak eta hondartzak garbitzean sorturikoak.

_Hildako etxeko animaliak, hala nola altzariak, trasteak eta bidean utzitako ibilgailuak.

_Eraikuntza eta etxeko konponketa lan txikitan sorturiko hondakin eta obra-hondakinak.

"Hondakin arriskugarriak": 952/1997 Errege Dekretuko hondakin arriskugarrien zerrendan ageri direnak oro, hala nola haiek eduki izan dituzten ontzi edo estalkiak, Europar Batasuneko legeriak halakotzat jo dituenak eta legeria horretan ezarritakoarekin edo nazioarteko arauekin bat etorriz Gobernuak hala izenda litzakeenak ere.

"Ekoizlea": ezein pertsona fisiko zein juridiko, zeinek, etxeko kontsumotik sorturikoak izan ezik, haren jarduerak hondakinak sortzen dituen, hala nola hondakin horien izaeran edo osaeran aldakuntza ekar lezaketen eragiketak burutzen dituena, eragiketok aurretratamendu, nahasketa edo bestelakoak izaki. Halaber, hondakin ekoizle izanen da Europar Batasuneko ezein estatutan hondakinak erosten edo handik inportatzen dituena.

"Edukitzailea": hondakinen ekoizlea edo bere jabetzan dituen pertsona fisiko zein juridikoa, betiere hondakinen kudeatzaile izaera ez duelarik.

"Kudeatzailea": hondakinen kudeaketa osatzen duten eragiketetarik burutzen duen pertsona edo entitate, publiko zein pribatu, hondakinon ekoizlea izanik edo ez.

"Kudeaketa": hondakinen bilketa, biltegiratzea, garraioa, balorizatzea eta suntsipena, jardunbide hauen zaintzea barne, hala nola, hertsirik izan eta gero, biltegi edo isurtegien begiratzea.

"Suntsipena": bai hondakinen isurketara, bai horien deuseztapenera, osokoa nahiz zati batekoa, zuzenduak diren prozedurak oro, giza-osasuna arriskutan jarri gabe eta ingurumenari kalterik eragin liezaioketen metodorik erabili gabe burutua. Nolanahi, kontzeptu honetan sarturik egonen dira Komisioaren 1996ko maiatzaren 24ko erabakiaren (96/350/CE) II.A eranskinean zerrendaturik dauden prozedurak, hala nola Gobernuak halakotan egin lezakeen zerrendakoak ere.

"Bilketa": hondakinak garraiorako bildu, sailkatu, multzokatu edo prestatzeko den ezein eragiketa.

7. artikulua. 10/1998 Legearen arabera, era egokian utzi eta gero hiri-hondakin solidoak Mankomunitatearen jabetzakoak izatera pasatzen dira.

8. artikulua. Hiri-hondakin solidoen edukitzaileak, hondakin edo zabor horiek eragin litzaketen kalteen gaineko erantzunkizunik gabe geratuko dira, baldin eta haiek ematean Ordenantza honi zein beste arau aplikagarriei jarraitu izan bazaie.

9. artikulua. Debekaturik dago hiri-hondakinak estolderia sare-bideetatik hustea (zigarrokinak, pardelak, janari hondarrak, eta abar) baita aurretik xehe-xehe egin badira ere.

10. artikulua. Debekaturik da edukiontzietan udalek kontratatutako herriko garbiketa lanetan bilduriko hondakinak gordetzea: eskuz edo makinak egin errazketan, udazkeneko orbelak, eta abar.

11. artikulua. Zaborren dentsitatea handitzekoak diren instalazioak ezarri aurretik baimena izanik egin beharko da, eta hura dagokien Mankomunitateko zerbitzuek emana beharko du.

II. TITULUA

Hiri-hondakinen bilketari buruzkoa

I. KAPITULUA

Baldintza orokorrak

12. artikulua. Kapitulu honek Mankomunitateak zerbitzuak zein baldintzatan emanen dituen eta erabiltzaileak hiri-hondakin eta zaborren bilketa zerbitzu horiek nola baliatuko dituen arautuko du.

13. artikulua. Zerbitzu hauek emateari dagokionez, erabiltzaile izaera dute zerbitzu horiek, onuraz edo kaltez, ukiturik dauden pertsona fisiko zein juridiko guztiek, beren helbidea une bakoitzean halako eremuaren barnean dauden Udal eta Kontzejuetan dutenak, non Mankomunitateak hiri-hondakin solidoen bilketa, tratamendu eta aprobetxamenduaren eskumenaren titularitatea duen.

14. artikulua. Ondorengo hondakin motak izanen dira biltzekoak:

a) Etxeko kontsumoko hondakinak eta elikapenekoak, herritarrek beren etxeetan sorturikoak.

b) Herritarrek espaloietan egindako ekorketan sorturikoak.

c) Zuhaitz inausketako eta landare mantenimenduko arbasta, zatikatua ematen dena.

d) Merkataritza lokaletan sorturiko estalki, ontzi, enbalajeak eta beste hondakinak.

e) Zerbitzu, industri eta merkataritza jardueretan sorturiko hondakin-gaiak, etxebizitzetako zaborren gisa berekoak direnak.

f) Taberna, jantoki eta, oro har, sutan prestaturiko gai jangarriak ematen diren beste saltokietan, edota edonolako gaiak jan-edaten diren lokaletan sortzen direnak. Halaber, supermerkatu, autozerbitzu eta horrelako saltokietan sortzen direnak ere.

g) Egoitza, hotel, ikastetxe, beste lokal publiko edo herritarrek sarrera duten lokaletan sortzen diren kontsumoko hondakinak oro har.

h) Udal merkatuetako jardunean sorturiko hondakinak.

i) Etxebizitzetan egindako obra txikietan sorturiko hondakinak.

j) Etxebizitza eta saltokietan sorturiko errautsak.

k) Altzariak, etxeko trasteak eta tramankulu zaharrak, hala nola arropa, zapatak eta hauek bezalako edozein gai.

l) Hildako etxeko animaliak.

m) Arriskugarri jotako hondakinak, herritarrek beren etxebizitzetan bertan sorturikoak.

n) Ordenantza honen 43. artikuluan ezarritako I eta II. taldeetako klinika-hondakinak.

o) Bere izaera edo osaeragatik hiri-hondakintzat jo daitekeen zeinahi beste hondakin oro.

15. artikulua. Bilketan inolaz ere sartuko ez diren hondakinak:

a) Hondakin arriskugarriak, etxebizitzetan sortutakoak izan ezik.

b) Industriako eta merkataritzako hondakinak, beren izaera, osaeragatik edo aurkezteko eragatik hiri-hondakin gisa ezin onartuzkoak direnak.

c) Pneumatikoak.

d) Abeltzaintza eta nekazaritzako ustiategietan sorturikoak, animaliak barne direla.

e) 32. artikuluan ezarritako sailkapeneko III. taldean dauden klinika-hondakinak.

f) A.M.A. eta A.M.E. izendaturiko hondakinak, haragi-ustiakuntzetan eta harategietan sorturikoak.

g) Isurki-hondakinak edo isurki bihurtu daitezkeenak.

h) Erradiaktiboak.

i) Bere izaera, osaera edo ezaugarriengatik hiri-hondakintzat jo ezin daitekeen zeinahi beste hondakin oro.

16. artikulua. Nola Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak, hala Estalki eta Estalki- Hondakinei buruzko 11/1997 Legeak, biek ere hondakinen berrerabilpen, birziklapen eta hondakinen beste motatako balorazio helburuak finkatzen dituzte, ingurumena eta bizilagunen osasuna babesteko xedeari jarraikiz.

17. artikulua. Aurreko artikuluaren ondorioetarako, Iruñerriko Mankomunitateak bilketa berezia egiteko sistema eratua du, era batez edo bestez aprobetxagarri diren hondakinak, edota beren biltze berezia komenigarritzat jotzen direnekoak biltzeko; erabiltzaileak hondakinok bereizturik eman ditzaten behartzen ditu horrek.

18. artikulua. Halaber, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat gairen bilketak eratu ahal izanen ditu, atariz atari egitekoak, maiztasuna, orduak eta baldintzak seinalatuz, hala nola papera, oihalak, altzariak, tresnak, traste zaharrak ... eta abar.

19. artikulua. Mankomunitateak urtero hondakin-bilketaren zerbitzua emateagatik, hala nola ondorengo tratamenduagatik, dagokion prezioa ezarriko du, unean uneko Prezioen Ordenantzak horretarako ezartzen duenaren arabera.

II. KAPITULUA

Edukiontzi bidezko bilketari buruzkoa

20. artikulua. Iruñerriko Mankomunitateak edukiontzi bidezko etxez etxeko zabor-bilketa zerbitzua antolatua du; erabiltzaileak hura egokiro erabiltzera behartua izanen da. Hondakin-bilketaren zerbitzua emateak ondorengo eginbideak bete beharra ekarriko du:

_Edukiontziak bilketa-ibilgailuetara garraiatu.

_Edukiontziak hustu.

_Edukiontziak, behin hustu eta gero, beren ohiko kokapenetara atzera ekarri.

_Eginbide hauen kariaz toki publikoetan isuritako zaborrak garbitu.

_Hondakinak garraiatu eta Mankomunitateak horretarako doituriko Tratamendu Zentroetan haien hustuketa egin.

_Edukiontziak garbitu eta behar bezala atondu.

Edukiontzi mota, erabiliko den edukiontzi kopurua, eta haien kokapenak, Iruñerriko Mankomunitateko zerbitzuek erabakiko dituzte. Une berezietan bertatik kendu ahal izanen dituzte.

Mankomunitateak edukiontzi gune baten kokapena erabaki eta gero, ezin aldatu izanen da hau teknikariek espresuki baietza eman ezean.

Erabiltzaileek edukiontziak ezin mugitu izanen dituzte, ez eta aldi labur baterako ere, beren kokapenetatik.

Jabetza publikoko edukiontziak direnez gero, Mankomunitateko zerbitzuek haien ordezkapena eginen dute, erabiltzaileentzat inolako kosturik gabe, erabilera egokiagatik ere matxura konponezinik dutenetan edo desagertu izan direnetan, zerbitzurako erabili ezinak erabilera okerragatik suertatu direnetan (pisu gehiegi sartu izana, indarkeriaz erabili izana ..., eta abar) dagokion ordaindu beharra erabiltzaileari egotzi ahal izanen zaiolarik.

Iruñerriko Mankomunitateak hiri-barrutian pasabideak eta hiri-toki erreserba bereziak ezartzea eskatu ahal izanen du, zabor-edukiontziak zamatzeko, hustuketa egin eta zerbitzua era egokian eman ahal izateko beharrezko eginbideak burutzekotan.

Titularraren eskariz, edukiontziak jabetza partikularren barrenean kokatu ahal izanen dira, betiere bilketa eragozpenik gabe egin ahal bada, eta bilketa-ibilgailua edukiontzi-guneraino bertaraino oztoporik gabe iritsi ahal bada.

21. artikulua. Lurpeko edukiontziak. Era orokorrean, ez da lurpeko edukiontzirik ezarriko Mankomunitatearen eremuan.

Hala ere, jadanik ezarririk dauden instalazioetarako edo eta, egoki justifikaturiko aparteko kasuetarako, ezartzea baimentzen delarik, honako baldintzak ezartzen dira:

_Instalazioa Mankomunitateak une bakoitzean onartu izandako ohiko bilketa, mantentze eta garbitasun sistemarekin bateragarri gertatu beharko da.

_Obra eta aukeratutako sistemaren ezarpena egiteko inbertsioa Udal eskatzailearen kargu izanen dira.

_Bilketa-guneak kokatzekoan eta instalazioaren ezaugarriak erabakitzekoan, Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen oniritzia beharrezkoa izanen da.

_Lurpeko gune bakoitzean zer motatako edukiontziak jarri eta horien gutxieneko kopurua, Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek erabakiko dute, hala nola guneotako bilketaren maiztasuna.

_Hirigune berrietan, non lurpeko edukiontziak paratzeko instalazioak eraikiko diren, edo eta horrelakoak kokatzeko tokiak gordeko diren, Udalak edo/eta asmoaren bultzatzaileak zehaztuko ditu gune bakoitzaren kokapena eta ezarriko den edukiontzi kopurua, Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen oniritziarekin betiere.

_Instalazioen garbiketa eta mantentzea Udalaren kargu izanen da. Mankomunitateak, kasu guztietan bezala, instalazioan ezarritako edukiontzien garbiketa eta mantentzearen ardura hartuko du.

_Hondakinak sartzeko ahoak Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek zehaztuko dituzten kolore eta ezaugarriez identifikatuko dira.

_Bilketako gainkostua (zamaketan erabiliko den gehiagoko denboragatik), dena delako Udalak ordaindu beharko dio Mankomunitateari.

_Instalazioaren irekitze-sistema, eskuzkoa (giltza) zein automatikoa (urrutiko managailua) Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek onetsitakoa beharko du.

_Sistemaren akatsez hiri-hondakinen bilketa ezin burutua gertatuko balitz, Udalak ahalik eta lasterrenik sistema konpondu beharko du, eta bitartean, zerbitzu egokia bermatzeko beharrezko bitartekoak antolatu.

_Delako Udalak gunea handitzeko konpromisoa hartuko du, ahalmen gutxiegiko bilakatu den guztietan, bai saltoki berririk ireki delako, hiri-hondakinen sorkuntza handiagotu delako edo beste edozein gertakarirengatik.

_Aukeratutako instalazioetarako kontuan hartu beharko da gune horiek bilketa sistema berrietara moldatzeko aukera (adibidez, albotik egindako bilketa).

_Lurpeko edukiontziak ezartzeko baimena ematen den aparteko kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuak-eko teknikariek instalazioaren gainean aldeko txostena emanen dute, eta, ezarritako baldintzak betetzen badira, Udalak eta IZEAk kontratua sinatuko dute, Mankomunitateak instalazioaren kudeaketa egin dezan.

III. KAPITULUA

Bilketa pneumatikoari buruzkoa

Iruñerriko Mankomunitateak egokitzat jo du, ingurumen arrazoirengatik eta bilketa zerbitzua hobetzeko zioarengatik, munta handiko hiri-garapen guneetan hiri-hondakinen bilketa pneumatikoak ezar daitezela.

22. artikulua. Xedea. Kapitulu honen xedea Iruñerriko Mankomunitatearen eremuan ezartzen diren bilketa pneumatiko instalazioen inguruko baldintzak arautzea da, sistemaren erabilpen arauak ezartzea, hala nola IZEAko zerbitzu teknikoei edo/eta eratxikiriko langilegoari kanpoko zein barneko instalazioen ikuskapen, mantentze, zaintza eta konponketa lanak esleitzea, nolaz eta bilketa pneumatikoko sistemaren funtzionamendu egokia oso-osorik bermaturik gerta dadin.

23. artikulua. Sistemaren ezartzea. Mankomunitateak, ukituriko udalekin batera, haren eremuko hainbat gunetan, honako ordenantza honen baldintzen arabera, hiri-hondakinen bilketa sistema automatizatu edo pneumatiko bidez egitea sustatuko du.

Orokorki, Iruñerriko Mankomunitateak, bilketa hau bere eremuan bidezko jotzen den Udalarekin koordinaturik, bilketa pneumatikoko sistemak ezartzea exijituko du 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikiko diren hirigintza jarduketa orotan.

1.000 baino etxebizitza gehiago eraikiko diren hirigintza jarduketeta orotan, Iruñerriko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoek aurretik azterketa eginen dute, eta kasu hauetan bilketa sistema ezartzea kasu bakoitzean ateratzen diren ondorioen araberako erabakia izanen da.

Hala ere, proiektaturiko etxebizitza kopurua txikiagoa den kasuetan ere, bilketa sistema pneumatikoa ezartzea esijitu ahal izanen da, baldin eta:

_Hirigintza egitasmo mugakiderik badago.

_Hurbilean instalazioa ekonomikoki eta teknikoki bideragarria egiten duten azpiegiturarik badago.

Bilketa pneumatikoa ezartzea erabaki izan delarik, dagokion urbanizatze-proiektuak sare nagusia eta bilketa-gunea instalatzea aurreikusi beharko du, eta gutxienez lotura-adar bat lurzati bakoitzeko aurreikusiko beharko da halaber. Era berean, jabeek barneko sarea instalatu beharko dute, bestela esanda, isur-guneak, urbanizatze fasean instalaturiko loturatik.

Sistema hau ezartzearen kariaz sorturiko gastu guztiak promotoreen gain geratuko dira, eta geroago Mankomunitateak bere gain hartuko ditu, hura baita hondakinen kudeaketa gaian eskumena duen Iruñerriko entitatea.

Jadanik eginik dauden urbanizazioetan hondakinen bilketa pneumatikoko sistema ezarri ahal izanen da, dagokion Udalak eta Mankomunitateak arrazoi tekniko, ekonomiko edo/eta irgurumenekoengatik egokitasuna adosten dutenetan, bai delako eremua 3.000 etxebizitza baino gutxiago okupaturik dagoelarik ere.

24. artikulua. Bilketa zatiak. Beira zatia gaur egun sistema honen bidez biltzen ez denez gero, isur-gune bakoitzak hiru isur-aho izanen ditu, erabiltzen den bilketan ezarririko kolore kodeaz ongi bereizturikoak.

_Gai organikoak eta gainerakoa: Berdea Ral 6005

_Papera - Kartoia: Urdina Ral 5015

_Estalki-ontziak: Horia Ral 1003

25. artikulua. Definizioak

"Isur-gunea": hondakinak isurtzeko tokia. Horman edo etxe-aurrealdean sarturik egon daiteke (konporta) edo bide publikoan instalaturik egon (ontzia). Hondakinak aldi batez hartu eta biltegiratzeko behar diren mekanismo guztiak ditu, hondakin-balbula, zorrotena, ontziak, konportak eta abar ...

"Ontzia": bide publikoko espaloian kokaturiko isur-gunea.

"Konporta": eraikinaren aurrealdean edo barrenean kokaturiko isur-gunea.

"Zorrotenak": isur-konportak eta hondakin-balbulak lotzen dituzten tutuak.

"Balbula gela": isur-guneetako mekanismo guztiak kokaturik dauden gelatxoa (ontziak eta konportak izan ezik), eraikin baten barrenean dagoena.

"Balbula ganbara": isur-guneetako mekanismo guztiak kokaturik dauden gelatxoa (ontziak eta konportak izan ezik), bide publikoan eta lurpean dagoena.

"Hondakin gela": isur-konportak dauden gelatxoa, eraikin baten barrenean dagoena.

"Hondakin balbula": garraiatze-sare nagusia eta isur-guneetako zorrotenak bereiztan dituzten elementuak, hustuketa-sistema pizten denean irekitzen direnak.

"Lotura-adarra": sare pneumatikoaren deribazioa, tutu nagusitik isur-guneraino. Barne- zein kanpo-sarekoak izan daitezke.

Kanpoko lotura-adarra:

_Zoru publikoan barrena hedatzen da.

_Tutu nagusitik (lurpekoa zein galeria batekoa) eta lurzati pribatuaren mugaraino doan adarra da

_Lurpean sarturik egonen da eta behar bezala butxaturik utzi beharko da behin betikoz lotura egin arte.

Barneko lotura-adarra:

_Zoru pribatuan barrena hedatzen da.

_Lurzatiaren mugatik eta isur-guneraino doan adarra da

_Kanpoko eta barneko lotura-adarren arteko lotunea hartzen du barne.

"Bilketa-gune nagusia": hondakinen zurgatzea egiteko behar diren ekipamendu guztiak jartzen direneko eraikina. Han bereizten dira garraiatze-airetik eta trinkotzen dira edukiontzitan. Gune horretatik hornitzen dira seinalea eta sistema osatzen duten elementu guztiei eragiteko aire konprimatua, erabat autonomo izan dadin, soilik elektrindarra behar baitu gune nagusiak.

"Garraiatze sarea": hondakinak isur-gunetik eta bilketa-gune nagusira garraiatzeko behar diren elementuak osatzen duten sarea.

"Sektorizazio balbula": garraiatze sarea hainbat sektorez osaturik dago, eta sektorizazio balbulek horiek ireki eta itxi egiten dituzte.

"Barneko sareak": eraikinen barruan edo lurpeko ganbaretan kokaturik dauden elementuak (Zorrotenak, konportak, balbulak, eta abar ...)

"Sare pribatuak": jabeek eraikinetan instalatzen dituzten elementuak, barneko sareei gehiturik, isur-guneak eta beren zorrotenak ugaltzeko (esate baterako, eraikin batean isurtze-konportak solairu bakoitzean).

"Etxebizitza baliokidea": Baliokidetasun unitatea, hondakin sorrera kalkulatzeko erabilitakoa, 3,2 lagun bizitako etxebizitza baten produkzioaren adinakoa dena.

26. artikulua. Isur-guneen kokaera. Hirigune berrietan hondakinen isur-guneak aurrealdeetan, eraikinaren barruan edo lurzati pribatuaren mugan instalatuko dira, isurtze-konporta bitartez. Familia bakarreko etxeak diren guneetan, isur-konportak egoteko elementuak eraiki ahal izanen dira bide publikoan. Inolaz ere ez da ontzirik jarriko bide publikoan.

Instalazio berean elkar litezke halako batean isur-konportadun sareak, eraikuntza berritakoak, bide publikoan dauden ontzi-sareekin, lehendik eginik dauden eraikuntzetakoak, hauek bilketa sistema aprobetxatu bailezakete, IZEAko zerbitzu teknikoen aurretiazko txostenak hala gomendatuko balu.

Gune finkatuetan, ontziak bide publikoan ipini litezke, baina bakarrik aurrealdeetan isur-gunerik ezartzerik ez dagoenean.

27. artikulua. Instalazioaren diseinu-irizpideak. Bilketa pneumatikoko instalazio baten diseinua egiterakoan kontuan hartu behar diren irizpideak honakoak izanen dira, gutxienik:

a) ondakin sortzea. Hondakin bilketa pneumatikoko sarea diseinatzeko beharrezkoa da hondakinen bolumen osoa kalkulatzea, horrela zabor-balbula kopurua zehaztu ahal izanen baita, bai eta zein maiztasunez hustuko diren ere.

Eraikin bakoitzean beharrezko diren balbulen kopurua jardueraren araberakoa izanen da, honako baliokidetza-taulari jarraikiz.

JARDUERA MOTA P A R A M E T R O A

Etxebizitza 1EB *

Jatetxeak 1 EB/20 m².

Saltokiak 1 EB/50 m².

Bulegoak 1 EB/100 m².

Zerbitzuak 1 EB/100 m².

Hotelak 1 EB/200 m².

Ikastetxeak 1 EB/200 m².

Dotazionala 1 EB/100 m².

*EB = Etxebizitza baliokidea.

b) Isur-guneen arteko distantzia.

Hondakinen isur-guneak hiru konportaz osaturik egonen dira, bereizturik, zabor-zati kopuruak agintzen duenez. Ezin izanen da gune horiek bilketa-zati bakoitzeko aho bat baino gehiagoz osatu.

Irizpide orokor gisa, erabiltzaileek ez dute eraikinaren ataritik 60 metro inguru baino gehiago ibili behar izanen, hondakinak isurtzerakoan. Familia bakarreko etxebizitzak dauden tokietan, gehienezko distantzia 100 metrokoa izanen da.

Aldez aurretik, txosten-egite fasean, IZEAk isur-gune kopuruaz, konportaz, ontziez eta haien kokaeraz erabaki edo onespena eman beharko du.

c) Etxebizitza kopurua isur-gune bakoitzeko.

Isur-gune bakoitzeko etxebizitza baliokide kopurua, gutxienez 30 izanen da. Ibili behar den distantzia 6. atalean zehazturikoa baino handiagoa denean, zerbitzaturiko etxebizitza kopuru txikiagoa onartu ahal izanen da.

28. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak. Bilketa pneumatikoa ezarrita dagoen guneetan isur-guneetako edo ontzietarako erabilera-arauak IV. kapituluan zehazturikoak dira.

29. artikulua. Instalazioan deskribapen orokorra. Instalazioak honako hauek osatuko dituzte:

a) Bilketa-gune nagusia. Urbanizazio-egitasmoak hondakinak biltzeko garraiatze-sarea eta atendituko den eremuarentzat ahalmen aski izanen duen Bilketa-gune Nagusia burutzea garatu behar ditu.

Bilketa-gune nagusia gutxienez bost edukiontziz horniturik beharko du, 25-30 m³ edukierakoak, haietarik hiru jadanik aipatutako hondakin-zatien biltegi gisa egiteko eta beste biak erreserba gisa baliatuak izateko.

Bilketa-gune nagusiko oinarrizko ekipamenduak ondoan zerrendatzen dira:

_Erauzketa sistema: turbo-erauzkailuak.

_Hondakinen bereizketa-sistema: zikloia, bereizgailu birakaria, eta abar.

_Hondakinen trinkogailuak

_Hondakinen edukiontziak

_Edukiontzien barne-garraiatze sistema

_Airearen iragazte eta arazte instalazioa

_Airearen lastertasuna kontrolatzeko gailuak

_Aire konprimatuko instalazioa

_Guneko tutueria sarea

_Laguntza-instalazioak

_Kontrol ekipamendua. Kontrol panelak

Bilketa pneumatikoan beharrezko diren ekipamenduak kokatzeko egokieraz gain, instalazioen diseinuan honako tokiak eraikitzea ere hartuko dira:

_2 gune aldagelak egiteko, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat bereiz, eta bakoitza gutxienez lau pertsonarentzat adina zabal.

_2 komun, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat bereiz.

_1 gune jantoki-atseden gela instalazioetako langileentzat.

_1 bilera-gela, gutxienez 10 lagun biltzeko adina.

_1 biltegia.

_1 kontrol aretoa.

_1 trinkogailu-gela.

_1 turb-erauzkailu gela

_1 hondakin-zikloi gela.

_1 iragazki gela.

Lurzatiaren urbanizatzean diseinua honako irizpideak kontuan harturik eginen da:

_Lurzatiko alde lauan aparkatoki estalia egiteko tokia, 5 ibilgailu sartzeko adinakoa.

Lurzatia hesituko da perimetro guztian zehar, barrura sartzea eragozteko.

_Alde lauaren konfigurazioa egitekoan, edukiontziak zamatu eta hustu ari diren kamioien maniobra ahalik eta txikiena izan eta lurzatiaren barnean egin dadin eginen da.

_Ez eraikinik eta ez zoladurarik ez duten lurzatiko azalera lorategi-zona gisa atonduko da.

_Ikus-babesa. Lurzatiaren perimetroko hesidura guztian landare-pantaila landatuko da.

b) Garraiatze-sarea. Karbono-altzairuzko tutuaz egina izanen da, 500 mm-ko diametrokoa. Tutuaren lodiera zehaztea garrantzi handiko faktorea izanen da, hondakinek tutuerian darabilen lastertasun handiak higadura nabarmena eragiten baitu. Lastertasun handi honengatik beharrezkoa da sareko ukondoek eta adarrek behar bezalako ezaugarri geometrikoak, mekanikoak eta erresistentziazkoak izatea.

Sarea sektore zenbaitetan zatikaturik egonen da, xurgagailu kopurua optimizatzeko. Sektorizazio-balbulak ezarriko dira, tutueria saretik adar nagusiak isolatuko dituztenak, biketa egiten denean sektoreen estankotasuna bermatuz.

Ikuskatze, maniobra eta isurpena egiteko fabrika-obrak honakoak dira:

_Ikuskatze-konportarako kutxetak.

_Sekzionamendu-balbulen kutxetak.

_Balbula-ganbarak.

Funtzionamenduan akatsik gertatuz gero tutuan sartzeko aukerarik izatearren, sarea 70 metroz behin arakagarria izanen da. Nola sekzionamendu-erregistroak hala arakatze-erregistroak estalkia izanen dute tutuan bridatua, arakatu egin ahal izateko.

Fabrika-obrak hormigoi armatuzkoak izanen dira, eta horretarako, indarrean den IHE Egiturazko Hormigoi-Instrukzioak ezartzen dituen arauak beteko dira.

Fabrika-obretan, honako gutxienezko neurriak baliatuko dira:

IKUSKATZEA:

SOILIK ERREGISTROA 1200 1200 2600 200 Ø 600

SEKZIONAMENDUA:

BALBULA Ø 500 ZUTIKAKOA 1500 1800 2600 250 700 X 700

BALBULA-GANBARA:

3 ONTZI 2000 6000 2600 200 1000 X 1000

3 ONTZI + AIRE-BALBULA 2000 7200 2600 200 1000 X 1000

c) Isur-guneak. Tutueriaren adar bakoitzaren muturrean aire-balbula ipiniko da. Honek korrontea sortzeko sisteman aire sartzea erregulatuko du.

Isur-guneek honako elementuak izanen dituzte:

_Aire-balbula.

_Isilgailua.

_Hondakin-balbula

_Kontrol modulua

_Konporten eta hondakin-balbulen arteko zorrotena

_Konportak edo ontziak

d) Balbula-ganbarak edo gelak. Honako ezaugarriak izan beharko dituzte balbula-ganbarek edo gelek:

_Gutxienezko neurriak 6 x 2 x 2,6 m.

_Suteen aurkako indarrean den arautegia betetzea.

_Hondakin-balbulen gela baten gutxieneko aire-sarbidea 0,40 m² koa izanen da aire-balbularik ez badauka, eta 1,00 m² aire-balbula baldin badauka.

_Gela aparkatzeko gune batean baldin badago, sistemaren funtzionamendurako behar den airea etxeazpian bertan har daiteke. Kasu honetan, konporta su-ebakitzailea ezarriko da, RF-60 ireki sailkapenekoa, 70.º tenperatura gainditzen denean ixten baita, ke-detektagailua edo antzekorik duen malgukia askatuaz. Konporta ixtean, bilketa-gune nagusira alarma-seinalea igortzen da, eta konporta su-ebakitzailea hertsirik duten hondakin-geletan sistema deskonektatu egiten da.

_Airea kanpotik hartzen duten geletan eta/edo ganbaretan ez da su-ebakitzailerik ezarri beharko, zuzenean sistemara sartzen baita.

_Hormak eta sabaiak egin behar dira gutxienez 300 mm c.a. azpipresioari, œ oinbeteko adreiluari dagokiona, eusteko moduko neurritan.

_Gelak eta/edo ganbarak argiztapenaz hornituak behar dute, lur-hargunedun korronte-lotuneaz, langileren batek zereginen bat egin behar badu ere.

_Zoruak leunduta eta margoztuta behar dute. Zoruaren eta hormaren arteko junturak kurba batez izan behar du, gelaren garbiketa handiagoa egin ahal izateko.

_Hormek garbigarriak izan behar dute.

_Zoruan sifoi-hustubidea egonen da, muridoen aurkakoa.

_Geletara sartzeko ateek gutxienez 1,0 m zabal izan behar dute kanporantz irekirik, eta suaren aurka gutxienez RF-60 erresistentziadunak.

_Argiztapen artifiziala izan behar dute, eta honek zorutik metro baterako altueran gutxienik 100 lux argitu behar du.

_Ur-hornidura.

e) Barneko sareak. Barneko sareak etxebizitzen eraikuntzarako proiektuan zehazturik beharko dute. Isur-gune kopurua sorturiko hondakin kopuruari egokituko zaio, hala nola sortzaileek zaborra botatzeko ibili beharko duten aldeari (27. Artículo).

Bilketa pneumatikoko sistemaren barneko sareen diseinuan honako irizpideak izan beharko dira kontuan.

_Isur-gune bakoitzean 3 hondakin-balbula eta isurtzeko konporta jarri beharko dira, hondakin zati bakoitzeko bat.

_Onargarri datekeen gehienezko desbiderapen bertikala 30.º izanen da.

_Zorrotenen barne-diametroa ez da balbulen irekierakoa baino handiagoa.

_Zorroten-balbula junturak "ez zurrun" motakoak izan behar dira (neopreno edo antzekoa) eta estankoak. Ez da gillotina-balbularik instalatuko, eta balbularen beraren eragiketa ere estankoa izanen da.

_Barneko tutuak solairuari brida metaliko batez lotuko dira; brida horiek, UPN-140 profilekoak izanen dira, eta tartean neopreno xafla izanen dute, tutua solairutik isolatzeko eta hots transmisioa ekiditeko.

_Sabaiko euskarriak tutua erabat urez beterik dagoelako karga batentzat kalkulatuko dira. Sabaiko ukondoak fluxuaren nodrabide aldaketako indarrarentzat kalkulatuko dira

_Tutuek RF pintura izanen dute, zein girotan kokaturik dauden ere.

30. artikulua. Bilketa pneumatikoko instalazioak eraikitzeko materialen zehaztapenak oro ordenantza honi gehiturik daude II Eranskinean.

31. artikulua. Instalazioaren hartzea. Instalazioak bere osoan, bai sare nagusiak, bai gune nagusiak, bai isur-konportek, eta abarrek... IZEAren teknikarien ikuskapen eta onarpena jaso beharko dute.

Indarrean den legeriak aurreikusten dituen baimen emate guztiak aurkeztu beharko dira, instalazio osoarentzat eta bai osagai guztien eta bakoitzarentzat ere.

Proiektuek hondakinen bilketa pneumatikoko instalazioari buruzko eranskina izan beharko dute, IZEAk onartu beharko duena. Eranskinaren agirietan gutxienez hauek egonen dira:

_Instalazioaren planoak.

_Tresneria mekanikoaren eta kontrolekoaren deskribapena.

_Sorturiko zabor-ekoizpena eta distantzia-baldintzen arabera, balbula kopurua eta balbula motaren justifikazioa.

_Neurketa.

32. artikulua. Ustiapena eta mantentzea. IZEAk, instalazioa hartu eta gero, zerbitzua bere gain hartuko du, eta hortaz, instalazio guztiaren mantentze-lanak, sare nagusiarenak zein instalazioaren barneko sareenak.

IZEAren zerbitzu teknikoak edo baimenduriko langileak izanen dira bilketa pneumatikoko instalazioen zaintza, mantentze lanak eta berritzeak egiteko arduradun bakarrak, bilketa-gune nagusitik, garraiatze-sare nagusitik, areto, gela eta abarretatik ... bide puiblikoan jarrita dauden ontzi edo konportetaraino.

Sare pribatuak diren kasuetan, eraikinen barneetan dauden konportak, dagozkien zorrotenak, beharrezko lotuneak eta barne-sarearen elementu gehigarri guztiak ere, jabetzaren ardurapekoak izanen dira.

Nolaz eta IZEAren zerbitzu teknikoek beren ardurapean baitauzkate balbula-geletan eta eraikinen barneetan dauden mekanismo guztiak, horretan jardun diren langileek gela horietara sarbidea izanen dute beti.

IV. KAPITULUA

Bilketaren baldintzak eta erabiltzailearen betebeharrak

33. artikulua. Oro har erabiltzaileak ondorengo betebeharrak izanen ditu, edukiontzi bidezko bilketa dela eta:

_Titulu honen gai diren hondakinak Mankomunitatearen esku jartzea, zehazten diren frakzioetan behar bezala bereizturik eta kapitulu honetan ezartzen diren baldintzetan.

_Iruñerriko Mankomunitateak une bakoitzean ezartzen dituen zabor edukiontziak indarrean dagoen arauen arabera erabili.

_Hondakinak edukiontzien barrenean utzi, erabili eta gero estalkiak itxita utziz.

_Hondakinak tolestu edo zatikatu hala behar denean (kartoizko kaxak, zur gaiak, plastikoa, eta abar).

_Kalterik sor dezaketen hondakin-gaiak utzi beharra denean (beiraki lauak, loza, latorrria, eta abar) halako kalteak ezin sortzeko moduan utzi.

_Hondakin-edukiontziak inolako kalterik ez sortzeko moduan erabili.

_Errautsak aldez aurretik itzalita eta hozturik utzi.

_Ez eragotzi edukiontzien zamaketa, hustuketa, mantentzea, garraioa eta garbiketa lanak.

_Ezinbesteko kasuetan, bilketa zerbitzua ezin eman denean, hondakinik ez atera zerbitzua berriro bere onera ekarria izan arte, guztiaren berri behar bezala iragarriko baita.

_Eskatu duelarik, Mankomunitateari arriskugarri izan litezkeen hondakinei buruzko informazioa eman, eta halakoak balira, haien jatorria, ezaugarriak, zertarakoak, eta abarren gainean.

_Mankomunitatearen zerbitzuek behar bezala utzi ez diren hondakinak jasotzeari uko egin ahal izango diote, aurreko zehaztapenen araberakoan.

I. ATALA

Ohiko bilketari buruzkoa

35. artikulua. Bilketa eredua.

Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan era orokorrean ezarria izan den ohiko bilketa ereduak erabiltzaileak behartzen ditu beren hondakinak lau frakziotan aurkeztera:

1._Gai organikoak eta gainerakoa.

2._Ontzi-estalkiak.

3._Paper-kartoi.

4._Beira.

Zein bere edukiontzi berezian utzi beharko baita.

36. artikulua. Gai organikoen hondakinen eta gainerakoaren bilketari buruzkoa, edukiontzietakoa. Gainerakotzat honako hau ulertzen da, hots, gai organikoa izan gabe, inongo bilketa berezitan biltzen ez dena edo edukiontzi berezietan uzten ez den hondakinen frakzioa.

Gai organikoak eta gainerakoaren frakzioak haietarako edukiontzietan utzi beharko da, "gai organikoak eta gainerakoa" errotulua ageri dutenak. Aldez aurretik hautaturiko sortzaileentzat, Iruñerriko Mankomunitateak gai organikoak bereizi eta delako frakzio horrendako jarri edukiontzi berezietan uzteko beharra ezarri ahal izanen du.

Edukiontzietan uzten den hondakin oro, gai organiko izan zein gainerako gai, erabat ongi itxitako poltsatan egon beharko da, isurkirik ez botatzeko moduan, ez eta edukiontzia zikintzekoan, ez eta bide publikoa ere. Debekaturik da poltsak edo kuboak lurrean arrastaka erabiltzea. Hondakinak behar bezala aurkeztu ez, eta horren ondorioz isurketarik gertatuko balitz, erabiltzaile eragilea zikintze horren erantzule izanen da. Inolaz ere ez da baimenik ematen horrelako hondakinak pakete edo kaxatan libratzeko.

Mankomunitateak betebehar bereziak ezarri ahal izanen ditu, hala nola edukiontzien barnean poltsak ezartzea, sorturiko hondakin kopuruagatik edo hondakin motagatik zerbitzu teknikoek komeni dela irizten dioten kasuetan.

37. artikulua. Ontzi-estalkien bilketari buruzkoa. Estalkiak eta ontzi-hondakinak (metal, plastiko eta brik-ontziak) horietarako edukiontzietan utzi beharko dira, "metal, plastiko eta brik-ontziak" errotulua ageri dutenak.

38. artikulua. Paper eta kartoi edukiontzietan biltzeari buruzkoa. Paperak eta kartoiak gai horietarako edukiontzietan utzi beharko dira, "papera eta kartoia" errotulua ageri dutenak. Bolumen handiko kartoizko estalki-hondakinak tolestu edo zatikatu beharko dira, utziak izan aurretik. Papera eta kartoia garbi egonen da, plastiko, zur, metal eta abar gabe.

39. artikulua. Beira edukiontzitan biltzeari buruzkoa. Beirazko ontziak gisa honetako hondakinak biltzeko diren edukiontzietan utzi beharko dira. Poltsa, estalki edo tapoirik gabe egonen dira.

Debekaturik da horrelakoak 22:00 eta 8:00 orduak bitartean uztea.

II. ATALA

Bilketa bereziei buruzkoa

40. artikulua. Inausketa- eta lorezaintza-hondakinen bilketari buruzkoa. Inausketa eta lorezaintza-hondakinak Mankomunitateak horietarako jarri dituen edukiontzietan utzi behar dira, bestelako gairik gabe eta inoiz ere ez poltsatan sarturik. Enborrak ez dira inoiz 20 cm-ko lodiera eta 1,5 m-ko luzerakoak baino handiagoak izanen.

41. artikulua. Altzari, etxeko tresna eta traste zaharren bilketari buruzkoa. Mankomunitateak mota orotako altzari, etxeko tresna eta traste zaharren bilketa berezia egiteko zerbitzua antolatua du, etxez etxekoa eta aldez aurretik abisua emanda, salbu eta mugitzeko bitarteko mekanikoak, hala nola garabiak edo poleak, erabili beharra dagoenekoak. Altzariak deseginik eta berehalako garraiorako prestaturik egon beharko dira.

Debekaturik da bide publikoan altzari, etxeko tresna eta traste zaharrak abandonatzea, hala nola edukiontzietan edo haien ondoan halakoak uztea.

42. artikulua. Arraindegietan sorturiko hondakinen bilketari buruzkoa. Arraindegietan sortutako hondakinak oro era egokian hertsiriko poltsatan utzi beharko dira, izan ere poltsa estanko eta aski indartsutan.

Inolaz ere ez da edukiontzietan utziko isurki-hondakinik edo isurki bihurtzeko gai direnak (esate baterako izotza, odola ...).

43. artikulua. Osasun-hondakinen bilketa eta garraioari buruzkoa. 296/1993 Foru Aginduarekin bat eta Ordenantza honen aplikazioaren ondorioetarako osasun-hondakinak ondoko eran sailkatzen dira:

I Multzoa.

Hirikotzat hartzeko modukoak: xuxen-xuxen osasun-jardueratan sortu ez direnak dira, eta horrenbestez arrisku nabarmenik ekartzen ez, eta beren kudeaketan arreta berezirik eskatzen ere ez dutenak. Talde honetan sartzen dira etxeko hondakinen gisakoak, hala nola paper, kartoi, janari eta sukaldatze hondakinak, osasun-jardueraz aparte diren lorezaintza, bulego eta beste geletakoak, edo eta infekziorik ez duten gaixoengandik heldu direnak eta II eta III taldeetan sarturik ez daudenak.

II Multzoa.

Osasun-hondakin ez espezifikoak: osasun-jarduerako berezko material eta produktu biologikoak dira, hala nola aurreko hauekin ukipenean egondakoak eta suntsituak izateko direnak, III taldean sarturik ez daudenak.

III Multzoa.

Osasun-hondakin espezifikoak: osasun-jarduerako berezko material eta produktu biologikoak dira, hala nola aurreko hauekin ukipenean egondakoak eta suntsituak izateko direnak, baina, aurretik tratamendua izan gabe zuzenean suntsituko balira, bertan lanean ari direnentzat arrisku nabarmena ekarriko luketenak, edo, ingurumenaren bidez, Osasun publikoarentzat oro har.

Multzo honen barnean honakoak daude:

_Hondakin infekziosoak: 296/1993 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri diren eritasunak eragiten dituzten eragile infekziosorik haietan egon daitekeelako, edo horrelako infekzioek ukituriko eriengandik heldu direlako, eritasun horiekiko kutsakorrak izan daitezkeenak dira.

_Eragile infekziosoen kultiboak eta erreserbak, bai eta haiekiko ukipenean egondako hondakin-materialak ere.

_Orratzak eta hondakin ebakitzaile eta zorrotzak.

_Gorputzeko isurkiak, odola eta hemoderibatuak, likido eran edo ontzitan, eta 100 ml baino kantitate handiagoak.

_Hondakin anatomikoak, haien garrantzi eskasagatik hileta osasun-polizia araudian sartzen ez direnak.

_Infektaturiko animalien hondakinak, edo/eta 296/1993 Foru Aginduaren I. eranskinean aipatzen diren eragile infekziosoetarik kutsaturikoak. Hilotzak, gorpu zatiak, hondakin anatomikoak, eta haien estabulaziotik heldu diren hondakinak.

Ohiko bilketan bakarrik I. taldekoak jasoko dira.

II Taldeko hondakinak Tratamendu Zentroan jaso edo onartuko dira, kaxa hertsitan eta trinkoketa egin gabe.

Ez dira inolaz ere jasoko, eta ez onartuak izango Tratamendu Zentroan ere, III Taldeko osasun-hondakinak.

44. artikulua. Etxeko animalia hilen bilketari eta garraioari buruzkoa. Gisa orotako animalien gorpuak landan uztea debekaturik geratzen da, zeinahi lur-eremu klasetan dela ere, eta berdin jabego publikoko lurretan horiek erraustea ere.

Animalia hilak etxetik kanporatu beharrean dauden herritarrek, beren bitartekoak baliatuz edo Mankomunitateak eratuko dituen zerbitzuen bitartez eginen dute, hauek burutuko baitituzte haien bilketa, garraioa eta suntsiketa lanak.

Zehatzago, animalia hilen arazoan Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuak honakoak dira:

_Etxeko konpainiako animalia hilen jasoera, garraioa eta suntsiketa, baten edo multzoaren pisua 100 kg baino gehiago ez denean.

Hura jasotzea eskatu duenak etxeko konpainiako animalia poltsa hertsi batean emanen du, poltsa erabat estankoa eta behar bezain hondakaitza, apurtu ez dadin eta hortaz isurkirik eror ez dadin.

Ez da hildako animaliarik jasoko deskonposizio egoera aurreratuan dagoelarik.

Etxeko animalia hilak suntsitzeak ez die jabeei inolaz ere, beste Ordenantza edo Arautegik hala ezartzen dutenetan, heriotzaren kausak eta animaliaren baja jakinarazteko beharra kentzen.

Zerbitzu hau erabiltzaileari fakturatuko zaio, prezioen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

45. artikulua. Saltoki eta lantegietan paper eta kartoien bilketari buruzkoa. Paper eta kartoien karrika-edukiontzi bidezko bilketa egokia suertatzen ez den kasu berezietarako, Mankomunitateak atez-ateko bilketa-zerbitzu berezia antolatua dauka. Horrelako bilketa egoki zaien saltoki edota enpresek zerbitzu horri atxiki behar dute, ondorengo baldintzetan:

Papera/kartoia tolesturik egonen da, plastiko, zur, metal eta halako gai erantsirik batere gabe, lokaleko sarreratik hurbil, eskuragarri eta berehala bildu ahal izateko eran prestatua, kasu bakoitzean adierazitako egunean eta orduan.

46. artikulua. Iruñeko Alde Zaharreko beiraren bilketari buruzkoa. Iruñeko Alde Zaharreko hainbat saltokirentzat, beiraren bilketa-zerbitzua ohiko edukiontzien bitartez ematen ez baitzaie, Mankomunitateak atez-ateko bilketa-zerbitzu berezia antolatua dauka. Horrelako bilketa egoki zaien saltokiek zerbitzu horri atxiki behar dute, ondorengo baldintzetan:

Beira, bilketa horretarako emandako kuboetan egon beharko da beti. Garbirik egonen da, poltsa, estalki edo tapoirik gabe, lokalaren sarreratik hurbil eta berehala eramanak izateko prestaturik, kasu bakoitzean adierazitako egunean eta orduan.

Saltokiko jabeen ardura izanen da dagokion edukiontziaren garbiketa.

47. artikulua. Pilen bilketari buruzkoa. Mankomunitateak pilen bilketa-zerbitzua antolatua dauka, lankidetzan ari diren saltokietan ezarritako pila edukiontzien bitartez gauzatzen dena. Hala eskatzen duten guztiek zerbitzu horri atxiki ahal dute. Beira-edukiontzietan ere badira gordeleku bereziak pilak sartzeko.

48. artikulua. Industri-hondakinen eta hirikotzat hartzekoen bilketa eta garraioari buruzkoa. Mankomunitateak, sortzailearen eskaera jaso eta gero, hirikotzat har daitezkeen hondakinen bilketa eginen du.

Gainerako hondakinak biltegiratzeko, sortzaileak Gongorako Tratamendu Zentroan utzi ahal dituen galde eginen du, edota baimendutako kudeatzaile batek tratatuko dituen.

49. artikulua. Lur eta obra-hondakinen bilketari buruzkoa. Etxeko eraikuntza eta konponketa lanetan sortzen diren hondakin eta obra-hondakinak zaborretara botatzea erraztearren, Mankomunitateak edukiontzi bereziak ezarrita dauzka; erabiltzaileak ondorengo baldintzak betez erabiliko dituzte:

_Hondakinak edukiontzien barnean utziko dira.

_Debekaturik da bestelako hondakinak uztea, hala nola: organikoak, arriskugarriak, bolumen handikoak, pneumatikoak, kartoi, eta abar, eta, oro har, hirugarreni, ingurumenari edo higiene publikoari kalterik sor diezaiokeen oro.

_Hondakinak era egokian utziko dira, haizeak eramatea ekiditeko moduan.

_Mankomunitateak mota honetako materialak biltzeko beste gune edo sistemak ezarri ahal izanen ditu, dagozkien baldintza bidezkoetan: maiztasuna, gehienezko kopuruak, prezioak, eta abar.

III. ATALA

Gune garbiei buruzkoa

50.artikulua. Gune Garbi bat zenbait hiri-hondakinen hartzeko, biltzeko eta sailkatzeko tokia da, eta bereziki beste bilketetan hartzen ez diren etxeko hondakin arriskugarriendakoa.

_Gune Garbi Finkoa: gutxienez 160 m² azalera duen instalazio bat, bertara erraz iristeko tokian kokaturikoa.

_Gune Garbi Ibiltaria: Mankomunitatearen esparruaren barnean auzoak zein herriak atenditzen dituen ibilgailua, egun eta ordu zehatzetan.

51. artikulua. Gune garbien erabilpena beren etxeko hondakinak era berezituan eman nahi dituzten herritar guztien esku dago, hala nola saltokiak, bulegoak, eta zerbitzuen esku, betiere hurrengo artikuluetan zehazten direnak betez hondakin hargarriak eman nahi badituzte.

52. artikulua. Gune Garbi baten helburuak, besteak beste, honakoak dira:

Hondakinen kontrol gabeko isurketa ekiditea:

_Etxebizitzetan sorturiko hondakin arriskutsuen kudeaketa egokiro egitea.

_Isurtegietan tratatu edo suntsitu beharreko hondakinen bolumena gutxiagotzea.

_Balio izan dezaketen materialen bereizketa egokia egitea.

_Hondakinetan dauden materialak berreskuratzea, zuzenki birziklatzeko.

_Ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak sustatzea.

53. artikulua. Gune Garbiak aurretik finkaturiko ordutegi baten barnean beteko du bilketa zerbitzua; erabiltzaile guztiei jakinaraziko zaie bitarteko egokien bidez.

54. artikulua. Honako hondakinak dira Gune Garbian hartzeko modukoak, eta honako gehienezko kopuruetan:

_Paper-kartoi: 20 kg.

_Plastiko: 20 kg.

_Beira: 20 kg.

_Metal: 20 kg.

_Pila arrunt: 2,5 kg.

_Botoi-pila: 0,5 kg.

_Iraungitako botika-gai: 1 kg.

_Erradiografia: muga gabe.

_Bateria: 2 ale.

_Tutu fluoreszente: 3 ale.

_TB pantaila, ordenagailu: 2 ale.

_Altzari, traste, zur-gai: 100 kg.

_Koltxoi: 2 ale.

_Rpds ontzi: 5 ale.

_Aerosol: 3 ale.

_Olio mineral: 20 litro.

_Landare-Olio: 20 litro.

_Olio iragazki: 2 ale.

_Elektratresna txiki: 2 ale.

_Toner: 2 ale.

Gune Garbian hartu ezin diren hondakinak honakoak dira:

_Sailkatu gabeko materialak.

_Industria-hondakinak handizkako kopuruetan.

_Gorpu-hondakinak edo kutsakorrak.

_Janari hondarrak.

_Konfiskatu izan diren gaiak.

_Hondakin erradioaktiboak.

_Meagintzatik edo ateratze-langintzatik sorturiko hondakinak.

_Nekazaritzako edo abelzaintzako hondakinak.

III. TITULUA

Hiri-hondakinen tratamenduari buruzkoa

55. artikulua. Baldintza orokorrak. Gongorako HHTZn emateko diren hondakinak sortzen, edukitzen dituztenak, edota hondakinak isurtzen, erabiltzen edo garraiatzen dituzten baimendutako hirugarrenak, beharturik daude Iruñerriko Mankomunitateari honek eskaturiko informazio guztia jakinaraztera, direlako hondakin horien jatorria, zernolakoak, osaera, ezaugarriak, kantitatea, hustuketa modua, aurretratamendu sistema eta behin betiko tratamenduari buruz. Hala nola garraioa era egokian egitera, ezarritako edo ezarriko den eran edo behar den edo beharko den maneran.

56. artikulua. Garraioaren baldintzak. Gongorako HHTZn eman beharreko hondakinak garraiatzea ondoren deskribatzen diren era eta baldintzen arabera burutu beharko da.

a) Kaxa irekiko ibilgailuan garraiatzea. Karga guztia estaliko duen olanaz edo sarez egin beharko da, nolaz eta bide publikoan hondakinik inoiz isuri ez dadin.

b) Kaxadun ibilgailuan garraiatzea, kaxa trinkotzailea duela zein ez. Ateak egokiro itxita egin beharko dira, zamatzeko ahoa kaxaren neurritik kanpora ateratzen ez delarik, eta atez, olanaz edo sarez estalita beharko du, nolaz eta bide publikoan hondakinik inoiz isuri ez dadin.

c) Kaxa autotrinkotzailea duen ibilgailuan garraiatzea. Ateak egokiro itxita egin beharko da, kaxa hustuketa egiteko posizioan prestaturik, zamatzeko ahoa hondakinez erabat garbi, eta bertan zikinkeriarik balego, estalirik edo hertsirik egonen da atez, olanaz edo sarez, nolaz eta bide publikoan hondakinik inoiz isuri ez dadin.

57. artikulua. HHTZko ordutegia. HHTZ irekita dago publikoarentzat astelehenetik ostiralera eta 8:00etatik 20:00etara.

Hondakinak zentrora sartzeko ordutegia, zein hondakin mota diren eta zein baldintzatan eman behar diren ere, hala dagokiona izanen da. Ordutegi desberdinak daude erabiltzaile bakoitzari hustuketa egiteko zer baimen eman zaion ere. Ordutegiak honakoak dira:

_Ohiko baimena dutenentzat: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara

_Baimen murriztua dutenentzat: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era

_Ontzi-sailkapeneko plantan

_Tratatu beharrekoentzat: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era

Jaiegunetan ez da hustuketarik onartuko HHTZn.

58. artikulua. Hondakinen aurkezpena. Hondakinak aurkeztu beharko dira hustuketa egiteko baimenean agertzen den moduan eta eran, edo teknikariek une bakoitzean zehazten duten eran, hala nola aurreko artikuluetan agertzen diren garraioko baldintzetan.

Haiek ematea dagokion albaranaren bitartez egiaztatu beharko da, zein behar bezala sortzaileak eta garraiolariak sinatu eta zigilatu beharko duten.

59. artikulua. HHTZko arauak. Ondoan, HHTZn hondakinak eman edo haien hustuketa egiteko jarraitu eta bete beharreko arau eta prozedurak deskribatzen dira.

a) Ibilgailuen lastertasuna:

_HHTZra sartzeko errepidea: errepide nagusiko bide adarretik eta zentroko sarrera arte ez da 80 km/h baino lasterrago ibiliko.

_Barneko instalazioak: ez da 40 km/h baino lasterrago ibiliko.

b) Baskulako sarbidea

_Hondakinen garraiolaria beti sarrera gisa dagoen baskulara pasako da, geldiro eta ibilgailua bertan erdira zuzendurik, zamaren pisua neurtu ahal izateko.

_Ondoren, dakartzan hondakinen albarana emanen du, behar bezala osaturik, gorago aipatu direnak ongi beteta daudelarik.

_Garraiolariak beharrezkoa duela uste badu, mota bereko hondakinak etorkizunean emateko albaranak eskatu ahal ditu.

_Hustu beharreko hondakinak zer diren eta hustuketaren baldintzak zertan diren, garraiolariari poltsa bat emanen zaio, behar den unean eta forman hondakinaren laginak hartu ahal izateko.

_Zentrora sartzeko prozedura buruturik eta baskulako kontrol-langileek hala adierazita, ahoz edo argi-seinaleak baliaturik, garraiolariak ibilgailua poliki handik aterako du eta hustuketa eremura joanen da.

c) Hustuketa gelaskara iritsi eta sartzea

_Ez da 40 km/h baino lasterrago ibiliko

_Olana kenduko du, kamioia kaxa irekikoa denean, horretarako seinalatu tokian.

_Olana kentzean eror litezkeen hondakinak bildu eta gisaz utziko ditu.

_Hustuketa-gelaskara sartzeko ordena errespetatuko da.

_Ezin izanen dira bi ibilgailu baino gehiago batera sartu hustuketa aldi berean egiteko.

_Baskulatu aurretik, pala-gidariei hustuketa tokia galdatuko die.

_Beti eta era guztietara pala-gidarien oharpenei jarraikiko zaie.

_Gelaskara sartzen den ibilgailuko gidaria bertatik jaitsi behar badu, homologaturiko txaleko distiratsua jantzita beharko du.

_Hustutako hondakinen laginak hartu behar baditu, utzitako zamatik hartuko ditu.

_Hustuketa-gelaskatik atera aurretik ziurtatu beharko du garraio- edukiontzian hondakinen hondarrik ez dagoela, atera bideetan eror litezkeenak.

_Inolaz ere ez da erabiliko HHTZko ibilgailurik edo makinarik beste ibilgailurik atoian ateratzeko, ez eta behar litezkeen beste ekintzatan ere, hustuketa-gelaskan gerta litezkeen lohian hondoratze edo gelditzeagatik. Garraiolariak berak bilatu eta lortu beharko ditu komeni uste dituen konponbideak.

_Erabat aparteko kasuan, eta halabeharrez, HHTZko bitartekoak baliatu beharko balira, gerta litezkeen kalteak ez dira inoiz izanen HHTZren erantzunkizun.

d) Gelaskatik irteerako baskulara pasatzea.

_Uneoro 40 km/h lastertasun muga gordeko da.

_Gelaskan hustuketa egin duten ibilgailuak oro, gurpilak garbitzeko instalaziotik pasatzera behartuta daude.

_Gurpilak garbitzeko instalazioko urrats eta ziklo guztiak errespetatu beharko ditu banan-banan, markagailuak, argi-panelek edo semaforoek adierazten dioten bezalaxe.

e) Irteerako baskulan sartzea.

_Irteera gisa dagoen baskulara pasako da beti, geldiro eta ibilgailua bertan erdira zuzendurik.

_Iristeko ordena errespetatuko da.

_Hondakinaren lagina bertan eman beharko da, hartu behar izan balu.

_Albaranak jasoko ditu, eskatu izan balitu.

_Zigilaturiko albarana jasoko du, ibilgailua pisatu eta gero.

_Baskulatik mantsoki aterako da.

_Errepide nagusiko gurutzerainoko bidea jarraituko du, goian aipatutako lastertasuna ongi errespetatuz.

IV. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

60. artikulua. Ondorengo jarduera eta egoerak arau-hausteak dira:

a) Bilketari dagozkionak.

.Arau-hauste oso larriak:

_Erabiltzaileak uko egitea, arrazoi onik gaberik, berak sortu dituen hondakinak Mankomunitatearen eskura jartzeari.

_Edukiontziak hondatzea.

_Bilketa pneumatikoko instalazioetako konportak edo ontziak hondatzea.

_Edukiontziak bide publikoetan jartzea ekidin edo oztopatzea.

_Zamatze, hustuketa eta garraio lanak, hala nola edukiontziak garbitzea ere, eragoztea, eta, oro har, zerbitzua emateak dakartzan beste jarduerak era batez edo bestez eragoztea.

_Hondakin solidorik estolderia saretik botatzea.

_Hondakinen aurretratamendurako etxeko instalazioak egitea (trinkotzea, esaterako) Mankomunitatearen baimenik izan gabe.

_Hondakin arriskugarriak uztea, hala nola biltzekoak direnekin horrelakorik nahastea.

_Bildu ezin diren osasun-hondakinak uztea edo haiekin biltzekoak direnak nahastea.

_Animalia hilen gorpuak edozein tokitan uztea, hala nola jabetza publikoko eremutan haiek erraustea.

.Arau-hauste larriak.

_Ordenantza honetan ezarritako hondakin mota bakoitzarentzako edukiontzietatik kanpo hondakinak uztea.

_Mankomunitateak Ordenantza honen bitartez ezarritako baldintza, toki eta ordutegiak bete gabe hondakinak uztea.

_Edukiontziak mugitu edo tokiz aldatu, Mankomunitatearen baimenik gabe.

_Ordenantza honen betetzea ziurtatzeko beharrezko ikuskapen eta egiaztapenak eragoztea.

_Edukiontzietan marrazketak edo grafitiak egitea, kartelak edo beste motatako eranskailuak eratxikitzea edo publizitate xedez erabiltzea, erantzule zuzena edo ordezle izanen delarik egilea edo iragarlea.

.Arau-hauste arinak

_Hondakin solidoak hartzea, dagokien eran behin utziak izan eta gero.

b) Tratamenduari dagozkionak.

.Arau-hauste larriak

_HHTZko langileekiko begirune falta.

_Ustiakuntzak eta instalazioak behar bezala funtzionatzea eragozten duten egintzak eta huts egiteak.

_Informazio, ikuskapen edo lagin hartze lanak oztopatzea, bai sorburuan eta bai HHTZn ere.

_Isurki toxiko edo arriskugarrien hustuketa egitea, bakarrik edo beste hondakinekin nahasturik.

_Baimen administratiborik gabe hustuketak egitea.

_Okerbidez hustutako hondakinak jasotzeari uko egitea.

_Hustuketa egiteko baimen-eskarian datuak ezkutatzea edo okertzea.

_Agiriak, albaranak, analisiak edo gisakoak manipulatzea edo faltsutzea.

Gorago aipatu direnez gainera, Ordenantza honetan, 10/98 legean edo ondorengo honen garapenetan ezarritakoaren aurkako edozein egintza edo huts egite.

61. artikulua. Aipatu arau-hausteei aplikagarri izanen zaizkien isunak 3.000 euro artekoak izanen dira, arau-hauste oso larrietan, 1.500 euro artekoak arau-hauste larrietan eta 750 euro artekoak arau-hauste arinetan.

Zehapenen aplikazioan intentzionalitaterik edo errepikatzerik dagoen begiratuko da, halaber eragindako kalteen zernolakoari, eta arau-hausteari jarraitzen zaion, urte berean behin baino gehiagotan arau-hauste bera egiteari dagokionez, ebazpen finko bidez hala egiaztaturik izan denetan.

62. artikulua. Ordenantza honetan tipifikatutako arau-hausteak egiteagatik eginen den erantzunkizun eskaria aldez aurretik zehapen espedientea izapidatzearen ondorena izanen da. Delako zehapen espedientea 1398/1993 abuztuaren 4ko Erret Aginduak arautzen du, Zehatzeko Ahalmena gauzatzeko Arautegia onartzekoa.

V. TITULUA

Erreklamazioak

63. artikulua. IZEA-ren egintzak Mankomunitateko buruaren aitzinean inpugnatu ahal izanen dira, hilabeteko epearen barnean eta ondorengo betebehar hauen arabera:

a) Elkartearen ebazpen-ekimen guztien aurka helegitea ezarri ahal izanen da, eta berdin prozedura bat jarraitzea eragozten duten edo babes-eza dakarten izapide-ekimenen aurka, horretarako eskubidea ukitu izaera dutenek daukatelarik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideri buruzko Legearen arabera.

b) Ukitutakoak aldez aurretik Elkartearen aitzinean erreklamazioa egin izan beharko du.

Elkarteak erreklamazioari erantzun izan badio, baina ukitutakoaren nahikariak bete gabe, honek aipatu erantzun horren kopia erantsiko du.

Ukitutakoak Elkartearen aitzinean erreklamatu eta 15 egun iragan denean, horrek erantzunik bat ere helarazi ez diolarik, interesdunaren nahikariarentzat ezezkoa dela ulertuko da, eta honek Mankomunitateko buruaren aitzinean helegitea aurkeztu ahal izanen du, Elkarteari egin erreklamazioaren kopia gehituz, non Erregistro Orokorraren sarrera-data ageriko baita.

64. artikulua. Mankomunitateko buruak aurreko artikuluak aipatzen dituen helegiteak ebazteko eginen dituen egintzak bide administratiboa agortzen du, eta inpugnatu ahal izanen da, bai Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, jakinarazia izan eta hilabeteko epean, bai zuzenki administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aitzinean, haren jakinarazpena jaso eta 2 hilabeteko epean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza hau indarrean sartzen denetik, ezarririk dauden eta aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen, araudi edo ordenantzak oro indargabeturik egonen dira, inolako eragin edo baliorik gabe geratuz; bereziki, Hondakinen Kudeaketari buruzko Ordenantza Erregulatzailea eta Gongorako Ustiakuntza Plana.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bere behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Etxeko hondakin arriskugarriak

"Europako Hondakinen Zerrendan" sarturik dauden guztiak, hondakinei buruzko 75/442/CEE Zuzentarauaren 1. artikuluko a) atalaren arabera, eta hondakin arriskugarriei buruzko 91/689/CEE Zuzentarauaren 1. artikuluko 4 atalaren arabera (maiatzaren 3ko 2000/532/CE Erabakiaren bitartez Batzordeak onartu zuen, eta Batzordeak berak moldatu urtarrilaren 16ko 2001/118/CE eta uztailaren 23ko 2001/573/CE erabakien bitartez), 20. kapituluan ondorengoak agertzen baitira:

20 01 13* Disolbatzaileak.

20 01 14* Azidoak.

20 01 15* Alkaliak.

20 01 17* Gai fitokimikoak.

20 01 19* Pestizidak.

20 01 21* Hodi fluoreszenteak eta merkurio daukaten beste hondakinak.

20 01 23* Botatako ekipamenduak, klorofluorokarbonoak dauzkatenak.

20 01 26* Olio eta koipeak 20 01 25 kodean zehazturik ez daudenak (20 01 25 Olio eta koipe jangarriak).

20 01 27* Pinturak, tintak, eranskailuak eta erretxinak, gai arriskugarririk dutenak.

20 01 29* Gai arriskugarririk duten detergenteak.

20 01 31* Botika-gai zitotoxikoak eta zitostatikoak.

20 01 33* Bateriak eta metagailuak, 16 06 01, 16 06 02 eta 16 06 03 kodeetan zehazturik ez daudenak eta sailkatu gabeko bateriak eta metagailuak beste bateria horietarik daukatenak.

20 01 35* Botatako ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak, 20 01 21* eta 20 01 23* kodeetan zehaztutakoez beste, osagai arriskugarririk daukatenak (9)*.

20 01 37* Gai arriskugarririk daukaten zur-gaiak

(9)* Ekipamendu elektriko eta elektronikoen osagai arriskugarrietan 16 06 azpikapituluan arriskugarritzat sailkaturiko pilak eta metagailuak egon daitezke, hala nola merkuriozko etengailuak, hodi katodikoetako beirakiak eta beste kristal aktibatuak.

II. ERANSKINA

Bilketa pneumatikoko instalazioak gauzatzeko materialei buruzko zehaztapenak

a) Tutu zuzenak eta tutu zuzenezko piezak

Tutu zuzenak eta tutu zuzenezko piezak karbono-altzairuz eginak izanen dira, 498 mm-ko barne-diametrodunak, HELIXWELD motako makinan helikoidalki soldatuak, barne- eta kanpo-soldadura arku murgilduzko prozeduraz egina, kordoi bikoitzaz.

Tutu pneumatikoaren asenturako seinale eta aire konprimatuko kablea, 3-5 gravillin motakoa izanen da, birrinketaz ekoiztutakoa.

b) Tutuak fabrikatzeko materiala

DIN 17.100 araupekoa.

Altzairuaren dentsitatea 7,85 kg/dm³ ere onargarria da. Altzairuaren kalitatearen laburtzapenak DIN 17.006 arauari dagozkionak dira, eta materialen zenbakiak DIN 17.607 arauari dagozkionak.

Ezaugarri geometrikoak honakoak dira:

_Barne-diametroa: 498 mm.

_Hormaren lodiera: 5 eta 20 mm bitartekoa (justifikatua zatien arabera).

Erabili beharreko altzairuaren kalitateak honakoak izanen dira: R-37-2, nazioarteko zenbakia 10.114, EURO-NORMAn Fe 37 (Fe 42) - B3FN izendapenaren baliokidea baita.

Ezaugarri mekanikoak honakoak dira:

_Trakzioarekiko erresistentzia: 37 eta 45 kg/mm² bitartekoa.

_Isurpen-muga: 24 kg/mm².

_Luzapena hausturan %25.

Konposizio kimikoa honakoa da:

_Karbono %17 gehienez.

_Fosforo: 0,050 gehienez.

_Sufre: 0,050 gehienez.

_Nitrogeno: 0,007 gehienez.

c) Neurriak eta perdoiak.

DIN 1626 h2/65 arauetan zehazturikoari egokituko zaizkio.

d) Ukondoak.

Ukondoak karbono-altzairuzko kurba biribil jarraikiaz eginak izanen dira, tutu zuzenen atalean zehaztu bezala helikoidalki soldaturiko tutuak baliatuz fabrikatutakoak.

Hormaren lodiera 8 eta 18 mm bitartekoa izanen da, instalazioaren zatien arabera.

2.000 kg/egun baino karga gehiago ibiltzen deneko ukondoak 400 Brinnell-eko gogortasuna baino handiagoa duen materialez eginak izanen dira.

Bereziki lodiera handiak direnetan, onargarri da luzetarako soldadura. Kasu honetan erradio luzeko soldadura ez da ametituko, gutxienez 2,5 m-koa izanen baita.

Ukondoen kurbatura 15.º, 20.º, 30.º, 45.º, 60.º, 75.º eta 90.º izanen da. Materiala, DIN 17.100 arauak dioenez, St 52.3 izanen da, nazioarteko zenbakia 1.0841 bereziki baretutakoa, RR zehaztapena duena, eta ondorengo kopuru baliokideak ezaugarri dituena, FE 52-C3, FE 52-D3 Euronormak dioenez:

Ezaugarri mekanikoak:

_Trakzioarekiko erresistentzia: 52 eta 62 kg/mm² bitartekoa

_Isurpen-muga: 36 kg/mm².

_Luzapena hausturan. %22.

Konposizio kimikoa:

_Karbon: %22 gehienez.

_Fosforo: 0,045 gehienez.

_Sufre: 0,045 gehienez.

_Nitrogeno: 0,005 gehienez.

Silizio-edukia ez da izanen %0,55 baino handiagoa, eta manganesoak ez du %1,50 gaindituko.

Tutuak kurbatu beharko dira beren konposizioari, ezaugarri mekanikoei edo lodiera eta formari eraginik egin gabe. Azken hori ahal den neurrian eginen dela onartzen da, eta ondoren zehazten diren mugen barnean.

_Kurbadura-erradioa, ardatzean neurtua, ez da 1.500 mm baino txikiagoa izango (erradio handiagorik onartzen da, baina ez txikiagorik).

_Alderik ahulenean gertatzen den horma-lodiera galtzea ez da inoiz ere %10 baino handiagoa izango.

_Muturretako obalatzea ez da inoiz %3 baino handiagoa izango.

_Bi parametroetarako azken magnitudea kontsideratzen da, tutuaren perdoia eta tutuaren toleste eragiketaren batuketa.

_Tolestea indukzioa eta trakzioa batean egiten dituen makinaz burutuko da.

_Ez da onartuko tutuaren kurbaduraren barneko aldean zimurdurarik egotea.

_Azal-tratamendua dagokion zehaztapenaren arabera egingo da.

e) Altzairuzko RAEX ukondoak.

Altzairu berezi soldagarrizko ukondoak, gogortasun handikoak (450 Brinnell baino gehiago) RAEX motakoak:

_Barne-diametroa: 498 mm.

_Hormaren lodiera: 15 mm.

_Kurbadura jarraituaren erradioa: 1.500 mm gutxienez.

_Azal-tratamendua: "Tutu zuzenak" atalak dioenaren arabera.

f) Altzairu arruntezko erremateak.

Tutu zuzenez fabrikaturiko piezak, honela osatuak: 2,5 metroko zati nagusia eta 1,5 metroko lotura-zatia.

Lotura-angelua 30.º koa izanen da, elektrodo estalizko lotura soldatuaz egina.

Piezaren hiru muturrak alakatuak izanen dira, soldatu ahal izatekotan.

Barne-diametroa 498 mm-koa izanen da, eta lodiera aldakorra, 5 eta 20 mm bitartekoa. Azal-tratamendua dagokion zehaztapenean aipaturik da.

g) Hardox tutuadar berezia.

30.º rako tutuadarra, 2,5 m-ko zati nagusia eta 1,5 m lotura-zatia, Svenkstal-en HX-400 araukoa, gutxienez 380 Brinnell-eko gogortasuna duena.

Azal-tratamendua dagokion zehaztapenean aipaturik da.

h) Urtuzko piezak, urragogorrak, Ni-Hard motakoak.

Zehaztapen hau burdina zuri urragogorraren urtzeari buruzkoa da, arruntki Ni-Hard deiturikoa (nikel gogorra) eta ASTM-A-532-k arautzen du.

.Urtze mota.

Erabiliko den urtze mota NI-Hard type 1 izanen da, edo ASTM clase I-A Ni-ev-HC, baliokidea baita. Ez da baztertzen beste konposiziotako urtze motarik, bete beharrekoa gutxienezko gogortasun maila besterik ez baita.

.Konposizio kimikoa.

_Karbono: %3,0 eta 3,6 bitartean, pisuan.

_Nikel: %4,2 eta 4,7 bitartean, pisuan.

_Kromo: %1,4 eta 4,7 bitartean, pisuan.

_Silizio: %0,5 eta 0,8 bitartean, pisuan.

_Manganeso: %0,3 eta 0,7 bitartean, pisuan.

_Burdina: Balantzea.

Konposizio hau gogortasunaren erantzule subsidiarioa da.

.Ezaugarri mekanikoak.

Urtuan:

_Muga elastikoa haustura: 40.000 - 50.000 psi 2.700 - 3.400 kg/cm².

_Gogortasuna Brinell: 500 - 650.

Urtu epelean:

_Muga elastikoa-haustura: 80.000 psi 5.400 kg/cm².

_Gogortasuna Brinell: 700.

.Piezen konformazioa.

Piezak moldean urtuak behar dute jardunbide egokiari jarraikiz, eta planoan zehazturik diren forma eta perdoiak betez.

Haien ezaugarri geometrikoak izanen dira:

_Barne-diametroa: 498 mm.

_Hormaren lodiera: 25 mm.

_Kurbaduraren erradioa: 2.000 mm.

Moldetik atera direlarik, ahoak perdoien arabera mekanizatzeari ekingo zaio. Ondoren piezak berotzea dator, beharrezkoa baldin bada, 500 Brinnell graduko gogortasuna lortzeko.

Ez da onartuko oklusiorik, leizerik edo arraildura eta irudirik urtutako piezetan. Era berean, ezin onartuko da barneko aldean bizarrak edo moldeko lotuneak, 1 mm baino handiagoak, egotea. Ez zaie azal-tratamendurik egingo.

.Akoplamendua.

Akoplamenduak DRESSER motako ahokadura-poleaz edo antzekoren bitartez egingo dira, 582/532 mm-ko diametrokoa, tutu zuzeneko Ni-Hard motako piezentzat, kanpo-diametroa 532 mm-koa dutenak.

Akoplamenduak DRESSER motako doikuntza-poleaz edo antzekoren bitartez egingo dira, 582/532 mm-ko diametrokoa, Ni-Hard/Ni-Hard motako piezentzat.

.Polietileno.

Estalduran erabiliko den polietilenoa dentsitate baxuko motakoa izanen da, eta hau 0,920 eta 0,924 gr/cm³ bitartekoa izanen da, eta oinarri-polimeroaren gainean neurtua, pigmenturik gabe, ASTM-D-1505 arauaren azken edizioaren arabera, eta bero-tratamendua ASTM-D-1 928 B prozeduraren bitartez egindakoa.

Polietilenoak zehaztapen honetan xedatzen diren estalkiaren fabrikatzeko eta azken erabilerarako beharrezkoak diren antioxidatzaile, egonkortzaile eta pigmentuak besterik ez du edukiko.

Bukaerako konposatu beltzaren dentsitatea gehiturik egonen da kearen beltz edukiaz, eta gehikuntza hori bataz beste kearen beltzaren %1 bakoitzeko 0,0044 gr/cm³ izango da gutxi gorabehera. Kearen beltz kopurua gutxienez %2 izanen da, eta gehienez %3; ondorioz, konposatu honen dentsitatea 0,929 eta 0,937 gr/cm³ bitartekoa izango da.

Dentsitate hori dagokion zehaztapenak ezarritakoaz aurkituko da, kontrol metodoaren bitartez.

Jariakortasun indizea (Melt flow index) 0,2/0,3 GR/10 min izanen da (1900 C-2, 16 kg/cm cm³. ASTM-D-1238 edo 73 ISO R/292 espezifikazioen arabera).

Altzairu azalarekiko itsaspena: PE estalkia tutuaren altzairuzko azalari itsasirik egongo da, eta honekin batean seinalazten diren saialdiak burutzean askatzeko beharrezkoa den esfortzua beti 175 N baino handiagoa izan behar da.

Azal-erresistentzia: PEzko estaldurak honekin batean zehazten diren probak gainditu behar ditu, hots, kanpo-inpaktuarekiko erresistentzia eta bola-sarpenarekikoa.

Luzapena hausturarekiko: Estalduraren materiala honekin batean zehazten den eran neurturiko luzapena jasan beharko du, eta gutxienez %200 izango da.

Erresistentzia elektrikoa: Estalduraren erresistentzia elektrikoa, honekin batean zehazten den eran neurturik, gutxienez 108 ?m² izanen da.

Argi-bero zaharkitzearekiko egonkortasuna: Dagokzkion saildiak burutuko dira, honejkin batean doan zehaztapenaren arabera, estalduraren zaharkitzearekiko giroak duen eragina zehaztearren.

.Itsasgarria.

Estrusio bidezko estaldura-azal itsaskorrak (Primer) ez du ur zurgatu dezaketen substantziarik. Kopolimero gogor bat erabiliko da.

Sistemaren kable elektrikoak eta aire konprimatua.

a) Kable elektrikoak. Kableak garraiatze-tutu sarean barrena hedatuko dira. Kableak multipolarrak izango dira, eta eroale kopurua 10 eta 30 artean egongo da. Eroale bakoitzaren sekzioa 0,75 mm² izango da.

Kableak multipare izango dira, 1,5 mm² -ko 8 pare unipolarrak.

b) Aire konprimaturako tutuak.

Garraiatze-tutu sarean barrena hedatuko dira. Tutuak polietilenozkoak eta 10 kg/cm² -ko lan-presioan egoteko diseinaturikoak izango dira. Kanpo-diametroa 16/11 mm-koa da, Ø 50 mm.

c) Babes-hodiak

Nola kable elektrikoa hala aire konprimaturako tutuak, babes-hodietan sarturik egonen dira. Hauek PVC korrugatuzkoak izango dira, Ø 63 mm.

Erregistroak eta fabrika-obrak "in situ".

Tutuak eta fabrika-obrak elkartzen direneko junturak, beren ezaugarriengatik juntura elastikoak ezin jarri badira, "in situ" gauzatuko dira, tutuaren eta fabrika-obraren arteko hutsunea mortero hedakorrez beteko dira, kalitate handikoa eta kreditaturiko marka bateko morteroaz hain zuzen. Mortero horretaz bete beharreko hutsunea hiru zentimetrokoa izanen da (3 cm), junturaren perimetroaren luze-zabal guztian. Kanpo- zein barne zigilatzea egingo da, junturaren perimetro guztian mastika bituminosoa emanez.

a) Ikuskapen-erregistroetako markoak eta estalkiak

1995.eko EN-124 arauak itxitura-eraikinei buruz ezartzen duenari jarraikiko zaio, honako ezaugarriekin:

_Pasaera-neurria: Ø 600 mm.

_Materiala: burdinurtu nodularra.

_Zama: 40 Tn.

_Estalkia: gontzaz artikulatua, kokapen-topeduna.

_Itxigailua: burdinurtu harikorrezko apendize elastiko bidez, estalkiarekin bat egindakoa.

_Insonorizazioa: juntura elastiko bidez, markoan ezarria.

_Inskripzioa: Iruñerriko Mankomunitatearen Zerbitzua eta Anagrama. Hondakinak.

_Mota: 4. multzoa. Saila D400 gutxienez.

_Markaketa: S/EN 124, zertfikatze-erakunde kreditatuaren markaduna.

b) Pate igokariak.

UNE-EN 13101 arauak ezarritakoari jarraikiko zaio, lurperaturiko erregistro-zulotarako pateei buruzkoan.

Direlako pateak 2 motakoak izan litezke:

1._Ø 12ko altzairuzko hagaz indartutako polipropilenoa.

2._Polipropileno-takoaz anodizatutako aluminioa.

Katodo-babeserako baldintzak.

Tutuak estaltzen dituen hiru geruzadun PEzko estalduran ager daitezkeen etenak edo desberdintasunak direla eta, katodo-babesa erabiliko da horiek babesteko (anodo galbanikoak edo korronte inprimatua). Babes honen ezaugarriak honakoak dira:

_Tutua korronte inprimatuzko katodo-babes batez babesturik egonen da; bilketa-gune nagusitik igorriko den milikorronte hori gune metalikoetan kokatuko da eta toki zehatzetako korrosioa eragotziko du.

_Tutua lurpean ezarririk dagoen lotura guztietan, eta juntura dielektrikoaz gain, katodo-babesa mantendu beharko da, anodo galbaniko bitartez. Loturaren babes-instalazio honen kopurua eta ezaugarriak hartara espezializaturiko enpresa batek eginen du.

_Eraikinen sarbideetan juntura dielektrikoa ezarriko da, sare nagusiaren edo barnekoaren babes-korrontea egoki ez den beste ezein helburutara heltzea eragoztearren.

_Horma bat zeharkatzen den bakoitzean horma-zeharkatzaile bat ezarriko da, tutuarekiko ezein deribazio (egiturarena, lur-lotunea, eta abar) galeraz dezan, katodo-babesa etenik gabe iraun dezan.

Estalduraren ezaugarriak.

Altzairuaren azaleko edozein punturen gainean estaldurak izanen duen lodiera osoa taula honen araberakoa izanen da:

Tutuaren DN hazbetetan.

< 4''. Lodiera mm-tan:

-Arrunta: 1,8.

-Indartua: 2,5.

-Bikoitza: 3,6.

4'' a 8''. Lodiera mm-tan:

-Arrunta: 2.

-Indartua: 3.

-Bikoitza: 4.

10'' a 30''. Lodiera mm-tan:

-Arrunta: 2,5.

-Indartua: 3,5.

-Bikoitza: 5.

EKIPO ETA INSTALAZIO MEKANIKOAK

Bilketa-gune nagusiko ekipoak.

Proiektuko bilketa-gune nagusiko oinarrizko ekipoen ezaugarriak ondorengo hauek dira:

a) Turboateragailuak.

Turboateragailuak, altzairuzko bastidoredunak.

Turboateragailuak motore elektrikoz horniturik egonen dira, akoplamendu malguren bitartez.

Multzoaren ezaugarriak (zurgatze ahalmen osoa, depresioa, zurgatutako potentzia, motoreak) kualitatiboak izango dira instalazio bakoitzaren dimentsioen arabera.

Bibrazio aurkako altzairuzko karkasa gainean horizontalki muntaturiko motoreak, turboateragailuekin batean.

Ezaugarri nagusiak:

_Motorearen potentzia; 55, 75, 90eta 110 Kw, instalazioaren arabera.

_Babespena: IP-54.

_Birak (Asinkronoa - 50 Hz): 2.950 b/min.

_Tentsioa: 380 V trifasikoa.

_Abiaraztea: maiztasun-erregulagailu bidez, Profibus-DP bitartez PLC orokorrarekin komunikatua.

b) Hondakin bereizte-zikloia.

Zikloiak eraikin estatikoa izango dira. Dimentsio nagusiak honakoak izango dira:

_Altuera: 4,5 m.

_Diametroa: 2,5 m.

_Lodiera: 10 mm.

St 52.3 altzairuz eginak izango dira eta hondakin-maila adierazgailuz horniturik egongo dira.

Elikatze-tobera baten bitartez, haren barne aldea hondakin-trinkogailuarekin konektatuta dago, akoplamendu depresioarekiko jarkikor batez.

Haren lau bermapuntuak bibrazio aurkako elementuz finkaturik egongo dira.

c) Hondakin bereizgailu birakaria.

Bereizgailu birakaria bereizte-zikloiaren goi partean kokaturik egongo da.

Motore elektriko batek eragingo du eta uhal-murriztailua izango du, trapezio formakoa.

Ezaugarri nagusiak:

_Biraketa-abiadura: 600 b/min gutxi gorabehera.

_Motore elektrikoa: 7,5 kW

_Diametroa: 1 m gutxi gorabehera.

_Abiarazte mota: izar/triangelu motakoa.

d) Hondakin-trinkogailua.

Trinkogailuak trinkotze horizontaleko plaka motakoak izango dira, eta funtzionamendu hidraulikoa izango dute. Hermetikoki itxita egongo dira, presio pean lan egiteko. Haien goi aldea bereizte-zikloiko elikatze-toberarekin konektaturik egongo da, eta beren alboetako bat hondakin edukiontziarekin. Konexio guztiak hermetikoki itxita egongo dira, eta depresioarekiko jarkikorrak. Trinkogailuaren eta edukiontziaren arteko itxidura mekanismoa akzionatze automatikokoa izango da.

Ezaugarri nagusiak:

_Trinkotze-plakaren dimentsioak: 0,9 m x 1,3 m.

_Zama-ganbararen dimentsioak: 1,1 m x 1,3 m x 1,1 m.

_Trinkogailuaren dimentsioak: 3,3 m x 2,5 m x 1,7 m.

_Trinkotze presioa: 20 - 30 T.

_Ekipo elektrikoa: 7,5 kW-ko motorea.

_Abiarazte mota: izar/triangelu motakoa.

e) Hondakin-edukiontziak.

Edukiopntziak St 37.2 altzairuzkoak izango dira. Hermetikoki itxita egongo dira eta depresioarekiko jarkikorrak izango dira. Haien beheko aldean profil sorta batez horniturik izango dira, kamioitatik zama eta hustuketa lanak erraztearren.

Ezaugarri nagusiak:

_Edukiontzi bakoitzaren bolumena: 25 - 30 m³ proiektuaren arabera.

_Dimentsioak:

-Luzera: 7.000 mm.

-Altuera: 2.560 mm.

-Zabalera: 2.460 mm.

_Zama/hustuketa: roll-on/roll-off sistema.

_Edukiontziaren barneko depresio gehienezkoa: 40 kPa.

f) Edukiontzien barneko garraiatzea

Zubi-garabi bitartez edo gurdi bitartez egin ahal izango da. Zubi-garabiaren kasuan, gutxienez 25 tona jasotzeko eta garraiatzeko ahalmena izango dute, bai eta edukiontziari eusteko lau ainguraketa-puntu. Gurdia motore elektriko batek eragingo du. Gutxienez 25 tona zama jasotzeko eta garraiatzeko ahalmena duen aparatua izango du, bertikalki zein zeharka lan egingo duena.

g) Garraiatze-airearen arazketa. Lehen iragazketa.

Ezaugarri nagusiak:

_Garraiatze-aire emaria: 7 m³/s.

_Arazketa-eragimena: Gutxienez %80.

_Ateratako aireak metro kubo arrunt bakoitzeko gehienez 10 mg hauts eduki ahal izango du.

h) Garraiatze-airearen arazketa. Bigarren iragazketa. Usain kentzea.

Ezaugarri nagusiak:

_Aurrearazketaren eragimena: Gutxienez %90.

_Atmosferara kanporatzen den airean eragin behar den arazketa gutxienez %99,9 izan behar da.

i) Airearen lastertasun kontrola.

Tresneria erregulazio-balbula, Venturi hodiaz hornitua, depresioa neurtzeko elementuak, manobakuometroak, eta abar izango dira. Turboateragailuen abiaraztea edo geldiaraztea gobernatu beharko dute, hala nola balbulen irekierak eta itxierak.

j) Aire konprimatuzko instalazioa.

Aire konprimatua bi pausuko konpresore batez sorraraziko da, bolantea eta abiarazte/gelditze-gailu automatikoa izango dituena. Lan-presio arrunta 8 kg/cm² -koa izango da. Aire konprimatua biltegiratzeko bolumena 500 litrokoa izango da.

Aire konprimatua, sareratua izan auretik, lehortze eta aire araztua sortzeko bi dorrez garbitua izango da.

Aire konprimagailuari 7,5 kW-ko motore batek eragingo dio.

k) Bilketa gune nagusiaren barneko tutuak eta balbulak.

Bilketa gune nagusian hainbat hodieria eta balbula egongo da.

Itxitura-balbulak, turboateragailuen mailaren gainetik kokaturik egongo direnak. Atzeraezeko balbulak izango dira, airea beste zuzenbidean ibil ez dadin. Kolore urdina RAL 5051.

Aire-tutua. Airea gune nagusitik eramaten duena izango da. Turboateragailuak eta hondakinen zikloia birplanteatu eta gero diseinatuko da. Kolore horia RAL 1021 mm lodiera izango du, karbono-altzairuzkoa, St 37.2.

Garraiatze-sareko ekipoak.

a) Hondakin-balbulak.

Balbulak bilketa gune nagusiko aire-konprimagailuari konektaturik daude, eta itxitura elementuak aire konprimatuzko zilindro batzuek eragiten dituzte.

Balbulen funtzionamendua bilketa gune nagusiko PLC-k kontrolatzen du. Terminal elektroniko zenbaitek, hondakin-balbulak kokatzen diren aretoetan jarririk egongo direnak, ordenagailuak igorritako ordenak burutzen eta egiaztatzen dituzte.

Itxitura elementua plaka indartua da, balbularen barnean dagoena, bertikalki ireki eta itxi daitekeena.

Ezaugarri nagusiak ondorengo hauek dira:

_Dimentsioa: irekidura-diametroa 500 mm-koa (500 mm-ko garraiatze-tutuarentzat).

_Balbula-gorputza: Materiala: Altzairua DIN St 34-2.

_Hormaren lodiera: 5 mm.

_Aire konprimatuzko zilindroa: Diametro: 100 mm.

_Ibiltartea: 200 mm.

_Presioa: 10 atm.

Aire konprimatuzko ekipoa honakoak ditu, alegia, balbula magnetikoak, arazketa iragazkia, itxitura-balbulak, eta abar.

Kontrolerako terminal elektronikoa

Luzapen-tutua, zorroten bertikalaren eta balbularen artean, ikuskatzeko atearekin.

Hondakinen maila kontrolatzeko ekipoa, haren osagaiak zelula fotoelektrikoak baitira, luzapen-tutuaren goiko aldean kokaturik dagoena.

b) Aire sartzeko balbulak.

Balbulak bilketa gune nagusiko aire-konprimagailuari konektaturik daude, eta itxitura elementuak aire konprimatuzko zilindro batzuek eragiten dituzte.

Balbulen funtzionamendua bilketa gune nagusiko PLC-k kontrolatzen du. Terminal elektroniko zenbaitek, hondakin-balbulak kokatzen diren aretoetan jarririk egongo direnak, ordenagailuak igorritako ordenak burutzen eta egiaztatzen dituzte.

Airea lastertasun handiz sartzen baita balbulara, zarata maila altu samarra da, eta horregatik balbulak isilgailuz horniturik daude.

Ezaugarri nagusiak ondorengo hauek dira:

_Dimentsioa: irekidura-diametroa 500 mm-koa (500 mm-ko garraiatze-tutuarentzat).

_Itxitura elementua: altzairuzko diskoa, gomazko juntura duena.

_Aire konprimatuzko zilindroa: Diametroa: 100 mm.

_Presioa: 10 atm.

_Aire konprimatuzko ekipoaren osagaiak: itxitura-balbulak, eta abar.

_Kontrolerako terminal elektronikoa.

_Isilgailua, zarata maila 55 db baino beherago jaitsiarazten baitu, altzairu galbanizatu eta altzairu-ilez eraikia da.

Dimentsioak honakoak dira:

_Kanpoko neurriak: 1200 mm x 1200 mm x 1000 mm.

_Altzairu-ilearen lodiera: 50 mm.

c) Sekzionamendu-balbulak.

Sekzionamendu-balbula bakoitza bere kutxetan instalaturik egongo da.

Balbula hauen irekidurak 500 mm-ko diametroa du, eta era pneumatikoan zilindor batek eragiten die, itxitura ate labainkorrazkoa du.

Ireki eta ixteko kontrol-ekipoa kontrol panelarekiko egokia izango da.

d) Ikuskapen erregistroak.

Zerbitzu galerian, erregistro-putzuetan eta sekzionamendu-kutxetetan kokatuak.

Altzairu St 37.2-ez eginak izango dira. Dimentsioak honakoak: 800 mm x 600 mm.

e) Aire konprimatuaren hodia eta seinalea.

Plastikozko tutuak izango dira (polietileno), PE 63-4 atm, kable elektrikoetarako babes-alanbrea izango dute, bai eta aire konprimiturako, diametroa 44 eta 3 mm azalera laua. Hodien eraikitze planoetan ageri bezala instalatuko dira.

Isurpen instalazioak.

a) Hondakinen balbulen eta aire balbularen aretoaren ezaugarri teknikoak

_Hormak eta sabaiak gutxienik 200 mm c.a. azpipresio baterako dimentsionatu behar dira.

_Zoruak leundurik eta pintaturik egon behar dira, eta horma eta zoruaren arteko elkargunea kurba erakoa izan behar da.

_Hormak garbigarriak behar dira izan.

_Ateak kanpo alderantz irekigarri behar dira izan.

Zarata mailak gutxi gorabehera:

_Hondakin-balbularen ganbara: 80-90 dB (A).

_Aire balbularen ganbara: 60-80 dB (A).

b) Isurguneak. Konportak edo/eta ontziak.

Erabiliko den konporta altzairu herdoilgaitzazkoa da, eta irekidura 400 x 400 mm Itxiturak, segurtasun-bloke elektronikoak eta maila-sentsoreak izan beharko dituzte. Konporta hauek bete behar dituzten segurtasun funtzioak honakoak dira:

_Konportaren irekiera blokatzea isurtze-ontzia akltibaturik dagoenean.

_Konporta behin irekita dagoela, isurtze-ontzia aktibatzea ezinezko bihurtzea.

_Konporta irekita dagoelako seinale akustikoa igorriko du.

c) Ontzien eta konporten ezaugarri teknikoak

Nola sustatzaileek hala urbanizatzaileek, aukeratu ahal izateko hainbat eredu desberdin aurkeztuko dute, IZEAren zerbitzu teknikoek egokiena hautatu dezaten.

Automatismo eta kontrola.

a) Automatismoa.

Aurreikusitako automatizazio-instalazioaren barnean, ondorengo elementuak paratzea hautatu da:

_Ekipo guztietarako kontrolagailu nagusia

_Kontrolagailuaren eta ekipo morroien arteko komunikazio sarea.

_Kontrolagailuaren eta kontrol sistemaren arteko komunikazio sarea.

Sistemako ekipo guztiak kontrolatuko dituena PLC bat izan beharko da, Siemens S7-400-ekin bateragarria.

Ekipoek beren PLCa daukaten kasuetan (trinkogailuak kasu), Siemens markarekin bateragarria beharko du izan, eta PLC nagusiarekin Profibus DP sare batez edo Ethernet sareaz komunikatu beharko du.

Ekipoek maiztasun aldagailua daukaten kasuetan, Siemens edo Danfoss markekin bateragarria izan beharko du, eta PLC nagusiarekin Profibus DP txartel baten bidez komunikatu beharko du.

Bilketa sareko balbula pneumatiko guztien kontrola periferia deszentralizatu bitartez egingo da. Kanpo-busa esistituko da, zeinek PLC nagusia eta sare-seinale kontzentragailuekin konektatuko baititu.

b) Kontrolagailu logikoak eta programagarriak.

PLCak izango ditu bere baitan beharrezko sarrera zein irteera txartelak, analogikoak eta digitalak, eta beste sarrera eta irteera %20 gehiago, erreserba moduan. Prozesuko PLCak ondorengo lanak burutuko ditu:

_Makina bakoitzaren egoeraren (funtzionamenduan, gelditua besterik gabe, gelditua babesak aktibatu direlako) eta funtzionamendu eraren (eskuzkoa edo automatikoa) informazioa biltzea.

_Makinen abiarazte eta geldiarazte automatikoa programatutako logiken arabera.

_Teleaginte-sistemarekin informazioa eta ordenak helaraztea eta partekatzea.

PLCa koadro independente batean kokaturik egongo da, CCMen ondoan, altzairuz egina, babes maila IP54 izango du eta ikuskatzeko modukoa, zerrailadun ateaz. Ateak polikarboato gardenezkoak izango dira, PLCaren led-ak ikusi ahal izateko.

Koadro hauek honako elementuak izango dituzte:

_Etengailu automatiko magnetotermikoa IV, diferentzial-babeseko gailua izango duena.

_Etengailu automatiko magnetotermikoa I+N aurrekoaren irteeran, transformadorearen zirkuitoak babesteko, isolamenduaz, erresistentzia berotzeaz, koadroaren barneko argiztapena, korronte lotunea, eta abar.

_Isolamendu-transformadore monofasikoa, 380/220 V erlazioa duena.

_Etengailu automatiko magnetotermikoak II aurrekoaren irteeran, elikatze-iturriaren zirkuitoak babesteko.

_Elikatze-iturri egonkortua, 220 Vca/24 Vcc.

_Etengailu automatiko magnetotermikoak unipolarrak aurrekoaren irteeran, PLCaren sarrera eta irteera txartelen elikatzeko.

_Prozesuko PLCaren kasuan, hainbat errele lagungarri, 24 Vcc bobinadunak, kontaktoreen, etengailu motorizatueta abarren maniobrarako diren irteera digitalak bezainbeste.

Iruñean 2006ko abenduaren 18an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elia.

Iragarkiaren kodea: L0700526