17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SUNBILLA

Udal Planaren aldaketa. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2007ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planaren aldaketa Sunbillako Ukulu urbanizazioaren 1. lurzatian, Ukulu Promozioak S.L.k sustatua eta Lino Plaza Tuñon arkitektoak prestatua. Halaber erabaki zuen jendaurrean uztea 30 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek haren edukia azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2007ko urtarrilaren 18an._Alkate udalburua, José María Hernandorea Lastiri.

Iragarkiaren kodea: L0701306