17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskalak

Otsagabiko Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ur horniduraren tasa eta Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen dituzten ordenantza fiskalak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada,

Otsagabian, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0700618