17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalak Udal Planeko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2007ko uratarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketak Katastroko 2. poligonoko 289, 290 (UE-12) eta 291. lurzatiak ukitzen ditu.

Irurtzunen, 2007ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Juana María Martínez Jaunsaras.

Iragarkiaren kodea: L0700970