17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

2007ko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2006ko azaroaren 10eko osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2006ko 148.Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 11n.

Tarifa berriek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Donezteben, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, José Ramón Etxebeste Urrutia.

1._ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea._Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

I.1._Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak: 1,050 euro/m².

51 - 100 m² 0,845 euro/m².

101 - 500 m² 0,645 euro/m².

501 - 1.000 m² 0,440 euro/m².

1.001 m² baino gehiago: 0,235 euro/m².

I.2._Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak 0,645 euro/m².

51 - 100 m² 0,507 euro/m².

101 - 500 m² 0,348 euro/m².

501 - 1.000 m² 0,205 euro/m².

1001 m²-tik goiti 0,043 euro/m².

II. epigrafea._Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 36,35 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 20,30 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

2._ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 32,80 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

_Estolderia, m³ bakoitzeko: 0,085 euro.

_Arazketa, m³ bakoitzeko: ---

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

_Estolderia, m³ bakoitzeko: 0,105 euro.

_Arazketa, m³ bakoitzeko: ---

3._UDAL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

a) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 3,75 euro. (BEZa barne).

b) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,30 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,65 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 3,50 euro.

c) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 7,60 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 18,90 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 26,45 euro.

d) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 11,35 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 26,45 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 37,80 euro.

e) Pilotalekua:

_Frontoia argirik gabe erabiltzea: 4,10 euro/ordua.

_Frontoia argia eta guzti erabiltzea: 8,20 euro/ordua.

f) Kultur Etxea:

_Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 3,50 euro/ordua.

_Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 7,00 euro/ordua.

g) Kiroldegia:

_Pista argirik gabe erabiltzea:

_Pistaren 1/2: 7,20 euro.

_Pistaren 2/2: 14,35 euro.

_Pista argia eta guzti erabiltzea:

_Pistaren 1/2: 9,20 euro.

_Pistaren 2/2: 18,45 euro.

h) Arte martzialen aretoa.

_Orduaren prezioa: 5,10 euro.

i) Squash-a:

_Ordu erdi: 3,00 euro.

_Ordubete: 5 euro.

j) Dutxa hutsa: 2,06 euro.

h) Muskulazio aretoa eta squash-a:

_Eguneko bonoa: 3,10 euro.

_10 saioko bonoa: 15,40 euro.

_Hilabeteko bonoa: 24,60 euro.

_Bi hilabeteko bonoa: 36,90 euro.

_Hiruhileko bonoa: 51,25 euro.

Oharra: urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.

4._UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren ariora. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da, Udalak hornituak badira.

Kontagailuaren diametroa euro/hiruhilekoa:

10 mm-koa: 0,762 euro/hiruhilekoa.

15 mm-koa: 1,150 euro/hiruhilekoa.

25 mm-koa: 2,306 euro/hiruhilekoa.

40 mm-koa: 8,064 euro/hiruhilekoa.

50 mm-koa: 8,472 euro/hiruhilekoa.

60 mm-koa: 16,924 euro/hiruhilekoa.

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik, 0,255 euro euro. Kontsumoko 60 m³-tik goiti tarifa 0,382 izanen da.

c) Industria edo ureztaketarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik, 0,336 euro euro.

d) Hornidurako hargunea paratzeagatik:

_Hirigunean (banaketa sare orokorra baldin bada): eraikitako metro lineal erabilgarrien kopurua, etxebizitza eta lokaletan, bider 11,998 euro/metro lineala.

_Hirigunetik kanpora: erabilera industrialetarako edo horien parekoetarako (baserriak, baratzeak, etab.). Metro linealen kopurua sarera lotu beharreko tokitik: 1,136 euro/metro lineala.

Kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa, distantziaren ariora (metro linealak) lotunetik eraikin, baratze, eta abarretara.

5._EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

Mahaiak: 9,00 euro urtean bakoitzetik.

Kadirak: 4,65 euro urtean bakoitzetik.

I.2. Merkatu txikiak, egun bakoitzetik:

Denboraldiko egun bakoitzetik

_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta 8,05 euro 308,15 euro

_Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren beste gauza batzuk saltzea 308,15 euro

I.3. Azoka txikiak:

Feriak eta bestak, eguneko

Eskulan tikiak, bisuteria eta baimena duten beste gauza batzuk, saltoki bakoitzetik 8,05 euro 308,15 euro 117,00 euro metro bakoitzetik

I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik (garabiak, kioskoak).

Tasa bakarra ezartzen da, okupazioko egun bakoitzetik kobratuko dena.

Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren ariora, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da:

_Egunean: 0,154 euro

I.8. Espaloien okupazioa:

_Hilabetean, metro lineal bakoitzetik: 13,50 euro.

II. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

Eraikitako m² bakoitzeko: 1,360 euro.

II.2. Bestelako aprobetxamenduak:

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,087 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 2,035 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 20,350 euro.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

_Paratutako tanke bakoitzagatik, 4,408 euro/m², urtean

_Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzetik eta urtean.

_Bestelako aprobetxamenduak, m² edo zatiki bakoitzeko:

Egunean: 0,013 euro.

Hilabetean: 0,338 euro.

Urtean: 4,408 euro.

IV. epigrafea._Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

_Aldamioak: 16,95 euro.

_Hesiak: 16,95 euro.

_Bestelako aprobetxamenduak: 16,95 euro.

_Merkataritzako jarduera denean: 20,35 euro.

6._KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea._Kamioiak eta autobusak:

Urteko abonamendua:

1._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 159 euro.

2._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 320,55 euro.

3._Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 480,80 euro.

_II. epigrafea._Karabanak eta roulottak.

Urteko abonua:

1._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 159 euro.

7._UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Kontzeptuak eta tasak:

Izena ematea: 17,50 euro.

Abesbatzan izena ematea: 4,90 euro.

Banda edo taldean izena ematea (bandan bakarrik): 6,55 euro.

Musika tresna: 27,10 euro.

1. Zikloa: 40,20 euro.

2. Zikloa: 45,40 euro.

3. Zikloa: 47,50 euro.

4. Zikloa: musika tresna+taldea: 30,65 euro.

Panderoa: 13,50 euro.

Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.

8._OBRA HONDAKINAK UDAL HONDAKINDEGIAN BOTATZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

A._1.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia: 3,70 euro.

B._1.001-5.000 Kg. hondakin/kamioia: 11,90 euro.

C_5.001-10.000 Kg. hondakin/kamioia: 19,20 euro.

C_10.001-20.000 Kg. hondakin/kamioia: 29,35 euro.

E._20.001 Kg-tik goitiko hondakinak: 44,00 euro.

9._AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Eskabideak eta agiriak:

e) Udal agirien kopiak eta fotokopiak. Orri bakoitzeko, 0,20 euro (DIN A4) eta 0,39 euro (DIN A3).

2. Ziurtagiriak:

a) Udal bulegoek, azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,67 euro.

Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua ... euro.

Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari ... euro erantsiko zaio.

b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 0,67 euro.

c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,67 euro.

d) Beste ziurtagiri motak: 0,67 euro.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,67 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:

c) Plan partzialen onespena, hektareako 65,55 euro.

d) Plan partzialen onespena, hektareako 32,75 euro.

f) Establezimenduak irekitzeari lotuta ez dauden jardueretan aritzeko lizentziak, 16,40 euro.

g) Namainsak fakturatzen dituen lanen zenbatekoa zerbitzua eragiten duten interesatuei kobratuko zaie, hori ofizioz gertatu nahiz alderdi batek eskaturik gertatu.

4. Lehiaketa eta enkanteak:

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: 6,54 euro.

d) Agiriak konpultsatzea: 0,67 euro konpultsa bakoitzetik.

10._ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.1.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 6,75 euro.

I.1.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 5,45 euro.

I.1.3._Zola eman gabeko lekuetan: 3,40 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.2.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 10,15 euro.

I.2.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 6,75 euro.

I.2.3._Zola eman gabeko lekuetan: 4,70 euro.

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 6,75 euro.

11._IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAREN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea._Ibilgailuen pasabidea

Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 18,05 euro.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,35 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 6,75 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren ariora zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 6,75 euro.

12._IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 33,80 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 67,85 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 190,00 euro.

Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta %20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 40,56 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 81,42 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 228,00 euro.

Jaiegunetan %50 goitituko da. Hona hemen:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 50,70 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 101,77 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 285,00 euro.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,13 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,38 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 9,02 euro.

Iragarkiaren kodea: L0700652