17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Cabanillasko hilerriaren erabilerari buruzko ordenantza

Hasierako onespena Cabanillasko Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2007ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0701474