17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Ondasun enkantearen iragarkia

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Martínez Oscoz, S.L. enpresaren (IFK.: B31443021) aurka, eta bertan 2006ko azaroaren 6an Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2007ko otsailaren 26an eginen da, 11:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2007ko otsailaren 26an eginen da, 11:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lote bakarra: Erregistrokoa: 6.330. finka, 1698. liburukia, 12. orria. Hirikoa: eraikitzen ari diren nabe-biltegia, industriarako edo nekazaritzarako, Cuevas Altas alderdian, Milagroko udal mugapean. Haren eremua berrogeita bost metro luze per hogei metro zabal. Eremu eraikia bederatziehun metro karratukoa da. Eraikuntza sinplekoa da. Zolata hormigoizkoa da, metalezko egitura, blokeak itxita, eta uralitazko estalkiak. Polita. Mugak: eskuinetik eta atzetik, Udalaren lurrak, eta ezkerretik, Angel Oscoz Sesma jaunarenak.

Katastrokoa: 3. poligonoa, 149. lurzatia, 1. azpieremua. 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Nekazaritzako biltegia eta zoladura Milagroko Manuel María de León kalean.

Titulartasuna: "Martínez Oscoz S.L." enpresaren izenean dago, kapitala handitzeko tituluarekin, Joaquín Corell Corell Iruñeko notarioaren aurrean 2001eko maiatzaren 10ean emandako eskritura. 232 zenbakia du haren protokoloan.

Exekutatu beharreko hipoteka José María Marco Mina Iruñeko notarioaren aurrean 2004ko otsailaren 6an eman zen eskrituraren bidez hartu zen. Haren protokoloan 281 zenbakia dauka. 2004ko martxoaren 11n Tafallako Lehen Jabetza Erregistroan inskribatu zen. Bederatzigarren inskripzioa Milagroko Udalaren 1934. liburukian, 99. liburuan, 2001. orrian. Bederatzigarren inskripzioaren bazterrean agertzen denez, Nafarroako Foru Komunitateak 2004ko apirilaren 27an onartu zuen.

3. Tasazio balioa, lehentasunezko kargak eta hasierako prezioa lehenengo lizitazioan:

_Balorazioa: 100.194,45 euro.

_Lehentasunezko kargak:

_Hipoteka Euskadiko Kutxaren alde. Bermaturiko maileguaren saldoa 78.631,14 eurokoa da, entitateak berak 2006ko azaroaren 3an eman izkribuaren arabera, berandutze interesak eta prozeduran sortzen ahal diren gastuak galarazi gabe. Exekuzioaren kostak ez dira ageri.

_Milagroko Udalak 2006ko urriaren 31n eman izkribuaren arbera, "Martínez Oscoz S.L." enpresak 389,03 euro zor dizkio Milagroko Udalari hirilurretako kontribuzioaren gaineko zergagatik, 3. poligonoko 149. lurzatiko 1. azpieremuko 1., 2. eta 3. hiri unitateengatik. "Martínez Oscoz S.L." enpresak zor duen zenbatekoari Hipotekei buruzko Legeko 194. artikuluan ezarririko lehentasuna aplikatzen ahal zaio. 2005ean 143,09 euro dira eta 2006an 245,94 euro. Zenbateko horiek lehentasunezko kargatzat jo dira.

_Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 21.174,28 euro.

4. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 3. atalean ageri diren karga eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

5. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

6. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 4.234,86 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

7. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak kartazal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Paulino Caballero kaleko 50eko behean, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak kartazal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.

9. Posturak mugatzen dituzten tarteak %1ekoak izanen dira, hau da, 211,74 eurokoak.

10. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

11. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita ez-lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

13. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 15.880,71 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 3.176,14 eurokoak, eta baliagarri izanen dira lehenago utzitako gordailuak. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioaren hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 158,81 eurokoak.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen da, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

14. Espedientean ez da ageri besterentzeko ondasun higiezina okupaturik dagoenik.

15. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

16. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasuna esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

17. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

18. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948-292974, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 10ean._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0700563