17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Ondasun enkantearen iragarkia

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Blanca Amelia Martínez Zabalza andrearen (IFK: 8193225 H) aurka, eta bertan 2006ko urriaren 25ean Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2007ko otsailaren 26an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2007ko otsailaren 26an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lote bakarra. Erregistrokoa: 29597. finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2834. liburukia, 397. liburua, 66. orria. Planoko U15-2-5B lurzatia, Eguesibarko "Gorraizko Jaurerria" izeneko exekuzio unitateko konpentsazio proiektuko U.14.A, U.14.B, U.14.C, U.15.2 eta C.9 unitateen elkarketak osaturiko lurzatiaren zatiketaren ondoriozkoa, familia bakarreko etxebizitzarako. Haren eremua seiehun eta hogeita bost metro eta berrogeita hamasei dezimetro karratu eta gehieneko eremu eraikigarria berrehun eta berrogeita bi metro eta hirurogeita lau dezimetro karratukoa da. Lurzati horren zati batean eraikin hau eraiki da: familia bakarreko etxebizitza bakartua, sotoa, beheko solairua eta teilatu azpiko solairua dauzkana, Aldabarren kaleko 25ean. Orubeak berrehun eta hogeita hamazazpi metro eta hirurogei dezimetro karratu hartzen ditu beheko solairuan.

Katastrokoa: 13. poligonoa, 780. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unitateak.

Titulartasuna: Blanca Amelia Martínez Zabalza andrearekin ezkondua dagoen Ignacio María Aldaz Ezcurra jaunaren izenean dago, ezkontza-sozietaterako sal-erosketa gisa.

3. Bahitu beharrekoa: 2004ko apirilaren 27ko bahitura eginbidea, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan 2004ko uztailaren 1ean idatzia, "A" letrarekin.

4. Tasazioaren balioa: 618.692,85 euro.

5. Lehentasunezko kargak eta lehen lizitaziorako hasierako prezioa. Bahituriko finkaren gainean lehentasunezko karga hauek daude:

1. Birzatiketa Araubide Juridikoaren menpe dago, 26.425. finkaren lehen inskipzioan, 2379. liburukian, 259. liburuan, 169. orrian, 1995eko ekainaren 22an ageri denaren arabera.

2. Saltzeko baldintzetan erregezko karga gisa kargaturik dago, Eguesibarko Udalak ezarririko baldintza agiriaren arabera.

3. Hipoteka Banco Guipuzcoano, S.A. bankuaren alde, 2002ko apirilaren 23an hartua. José Miguel Peñas Martín notarioaren aurrean eman eskrituraren bidez aldatu eta handitu zen, 2002ko irailaren 23an. Printzipala 430.000,00 eurokoa da. Interesen tasa %15ekoa urtean. Berandutze interesak kapitalaren gainean %20koak dira denbora bererako. (Berandutze interes horiek alternatiboak dira eta diru bidezko interesak biltzen dituzte. Horregatik, edozein interes motagatik, gehieneko erantzukizuna %20koa izanen da urtean, bi urteko maileguaren kapitalaren gainean). 21.500 kostetarako eta gastu judizialetarako edo bermea zaintzeko, horrelakorik bada. 2006ko urriaren 11n, entitate horrek jakinarazi du 2006ko irailaren 8an 397.517,25 euroko zor saldoa zeukala, kontzeptu guztiengatik, berandutze intereresak eta prozeduran sortzen ahal diren gastuak galarazi gabe.

4. Hipoteka Banco de Vasconia S.A. bankuaren alde, 2003ko otsailaren 13an inskribatua. Hori zela-eta, seigarren inskripzioa egin zen honako hauek estaliko dituena: a) bermaturiko kreditu kontu bereziaren zenbateko osoa ixtean, gehienez ere 180.000 euro. b) bi urteko berandutze interesak, kreditu kontu berezia ixtetik %11n sortzen direnak; c) beste 27.000 euro, kosta eta gastuengatik. Anastasio Herrero Casas notarioak baimendu zuen eskritura, Iruñean, 2002ko azaroaren 28an. 2007ko irailaren 18an, bankuak adierazi zuen "156/00003-57 gehieneko hipoteka bertan behera utzi dela (baina jabetza erregitroan indarrean dagoela) eta loturiko arrisku bizirik gabe".

5. Hipoteka, Banco de Vasconia S.A. bankuaren alde, 2004ko urtarrilaren 16an inskribatua. Hori zela-eta, zazpigarren inskripzioa egin zen honako hauek estaliko dituena: a) printzipalaren ondoriozko obligazioaren zenbateko osoa, 180.000 euro; b) bi urteko interes arruntak, %8,375eko gehieneko tasan; c) bi urteko berandutze interesak, %12,365eko gehieneko tasan; d) eta beste 27.000 euro kostu eta gastuetarako. Javier Deán Rubio notarioak baimendu zuen eskritura, Iruñean, 2003ko abenduaren 29an. "2003ko abenduaren 29ko 046.50107.65 maileguaren saldoa, 2007ko irailaren 18an, 163.404,16 eurokoa da, berandutze interesak eta prozeduran sortzen ahal diren gastuak galarazi gabe.

6. Eguesibarko Udalak, 2006ko irailaren 18an eman izkribuaren arabera, Blanca Amelia Martínez Zabalza andreak 522,57 euro zor dizkio Eguesibarko Udalari, lurraldeko kontribuzioaren gaineko zergagatik, 13. poligonoko 2. azpieremuko 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unititateetako 780. lurzatiagatik.

6. Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 57.248,87 euro.

7. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta kargak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 11.449,77 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

10. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

11. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak kartazal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Paulino Caballero kaleko 50eko behean, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak kartazal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 572,49 eurokoak.

12. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

13. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

14. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

15. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 42.936,65 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 8.587,33 eurokoak, eta baliagarri izanen dira lehenago utzitako gordailuak. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioaren hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 429,37 eurokoak.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen da, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

16. Espedientean ez da ageri desjabetu beharreko ondasun higiezinean titularrak ez beste pertsona bat bizi denik.

17. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

18. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

19. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948-292974, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 10ean._Nahitaezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0700562