17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Dirubilketa Zerbitzua. Ondasun enkantearen iragarkiak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Construcciones Ruiz Amatria, S.L. enpresaren (IFK.: B31173123) aurka, eta bertan 2006ko abenduaren 5ean Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2007ko martxoaren 9an eginen da, 12:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2007ko martxoaren 9an eginen da, 12:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lote bakarra. Erregistroko datuak: 8708. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3086. liburukia, 111. liburua. Hirilurrekoa: lehena._Sotoan dagoen lokala, erabat irekia. Ibilgailuak kale horretatik edo El Marinal kaletik, arrapala baten bidez, sartzen dira. Oinezkoak San Adriango El Marinal kalean eraikitzen ari diren eraikin bateko beheko atariarekin lotzen duen eskailera baten bidez. Eremu eraikia hirurehun eta berrogeita bederatzi metro eta laurogeita hamar dezimetro karratukoa da. Horietarik, berrogeita hemeretzi metro eta hogei dezimetro karratu arrapalakoak dira, hamar metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratu eskailerakoak eta besteak, berrehun eta laurogei metro eta hemezortzi dezimetro karratu berezko lokalekoak. Eremu osoa hirurehun eta hamahiru metro eta berrogeita hamabost dezimetro karratukoa da. Berrehun eta berrogeita hemeretzi metro eta zortzi dezimetro karratu lokalekoak dira eta besteak, berrogeita hamabost metro eta berrogeita zazpi dezimetro karratuak arrapalakoak.

Katastroko datuak._San Adrianen dago, Marinal kalean, 875. lurzatian, 3. poligonoan, 2. azpieremuan, 15. hiri unitatean.

Titulartasuna: Construcciones Ruiz Amatria, S.L. enpresaren izenean dago, zatiketa horizontal gisa.

Egin beharreko bahitura 2005eko irailaren 27ko behin-behineko bahiturarako eginbidearen ondoriozkoa da. Lizarrako Lehen Jabetza Erregistroan idatzi zen, 2005eko urriaren 7an, "C" letrarekin. 2006ko otsailaren 10ean behin betiko bihurtu zen. 2006ko otsailaren 27an "F" letraz idatzi zen.

3. Tasazio balioa, lehentasunezko kargak eta hasierako prezioa lehenengo lizitazioan:

_Balorazioa: 108.000,00 euro

_Dirauten kargak:

San Adriango Udalak 2006ko abenduaren 1ean eman izkribuaren arabera, Construcciones Ruiz Amatria, S.L. enpresak 369,05 euro zor dizkio San Adriango Udalari hirilurreko kontribuzioaren gaineko zergagatik, 15. hiri unitateko 3. poligonoko 875. lurzatiagatik. Horri Hipotekei buruzko Legeko Legeko 194. artikuluan ezarririko lehentasuna aplikatzen ahal zaio. 238,99 euro 2005ekoak dira eta 130,06 euro 2006koak. Zenbateko horiek lehentasunezko kargatzat hartu dira.

_Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa: 107.630,95 euro.

4. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 3. atalean ageri diren karga eta kargak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

5. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

6. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 21.526,19 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

7. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak kartazal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50ko behean, erregistratuko dira eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak kartazal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.

9. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.076,31 eurokoak.

10. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

11. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

13. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahal du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 80.723,21 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 16.144,64 eurokoak, eta baliagarri izanen dira lehenago utzitako gordailuak. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da: 807,23 euro.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen da, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatu ahalko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

14. Espedientean ez da ageri desjabetu beharreko ondasun higiezinean zorduna ez beste pertsona bat bizi denik.

15. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

16. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

17. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

18. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948292974, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 10ean._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0700524