17. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Luis Miguel Vicente Echarri Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Estatutuak onetsi zituen azaroaren 6ko 77/2006 Foru Dekretuak, III. kapituluko 12. artikuluko n) idatz-zatian, xedatzen du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko atal, bulego eta beste unitate administratiboetako buruak bitarte baterako izendatzea zuzendari kudeatzaileari dagokiola, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman ondoren.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, urtarrilaren 12ko 8/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko egitura organikoa garatu zuen.

Ondorioz, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azoaren 6ko 77/2006 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Luis Miguel Vicente Echarri Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteria Zuzendariordetzako Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Ataleko Zeharkako Ekintzen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0701352