156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARREN

Zudairiko U.E. 3 exekuzio unitateko xehetasun azterlana eta borondatez birzatitzeko proiektua berrikustea eta aldatzea. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 eta 151. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsi ditu Zudairiko Kontzejuko U.E.3 exekuzio unitatearen hirigintza espediente hauek:

1.-Hirigintza Plana: Zudairiko Kontzejuko lurzoru urbanizagarriko U.E.3 unitateko xehetasun azterlanaren berrikuspena eta aldaketa behin betiko onestea; 2007ko apirilaren 19an ikus-onetsitako xehetasun azterlana, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua eta Kontzeju horrek sustatua. Behin betiko onestea 2007ko irailaren 20ko osoko bilkuran, alkatetzak 2007ko maiatzaren 18an eman dekretuaren bidez hasiera batean onetsi eta hainbat iragarkiren bidez jendaurrean egon ondoren (iragarkiak 2007ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11koan, eta 2007ko uztailaren 13ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan).

2.-Hirigintza kudeaketa: Zudairiko Kontzejuko lurzoru urbanizagarriko U.E.3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren berrikuspena eta aldaketa behin betiko onestea; 2007ko apirilaren 19an ikus-onetsitako proiektua, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua eta Kontzeju horrek sustatua. Behin betiko onestea alkatetzak 2007ko irailaren 21ean eman dekretuaren bidez, alkatetzak 2007ko maiatzaren 18an eman dekretuaren bidez hasiera batean onetsi eta hainbat iragarkiren bidez jendaurrean egon ondoren (iragarkiak 2007ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11koan, eta 2007ko uztailaren 13ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan).

Behin betiko onesteko erabaki hauen kontra, bide administratiboari amaiera ematen baitiote, interesdunek errekurtso hauetakoren bat aurkez dezakete, hautara:

a) Aldez aurretik eta aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ameskoabarrenen, 2007ko irailaren 20an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0718195