156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

27/2007 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, urriaren 16ko 27/2007 Ebazpena aldatzen duena. Aipatu ebazpenak ondoko deialdian ezarritako laguntzak eman eta ukatzen ditu: "Nafarroako Unibertsitateen eta beste Unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko laguntza osagarriak. II modalitea: Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea" 2007/2008 ikasturterako eta Aitor Babace Michausi laguntza ematen dio.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean Aitor Babace Michausen espedientean izandako gorabeherak azaltzen ditu. Urriaren 16ko 27/2007 Ebazpenaren bidez, ondoko deialdian ezarritako laguntzak eman eta ukatu dira: "Nafarroako Unibertsitateen eta beste Unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko laguntza osagarriak. II. modalitatea: Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea" 2007/2008 ikasturterako. Laguntza ukatzearen arrazoia deialdiko 3.e puntua ez betetzea da, ikasleen mugikortasunerako Espainiako Seneka Laguntzen Programan sartuta egotea, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak ezartzen duenaren arabera.

Unibertsitateetarako eta Ikerketarako Estatu Idazkaritzak Seneka laguntzei buruzko beste ebazpen berri bat eman zuen 2007ko irailaren 27an, 2007/2008 ikasturterako ikasleen mugikortasunerako Seneka laguntzak ematen dituena, egondako hutsak betetzeko. Ebazpen honen onuradunen artean Aitor Babace Michaus dago, Malagako Unibertsitatean 2007ko urriaren 1etik 2008ko ekainaren 30a arteko egonaldiarekin.

Aurrekoa ikusirik eta urriaren 22an Balorazio Batzordeak aparteko bileran egindako proposamena, zeinen akta ebazpen honi atxikirik heldu baita, bidezkoa da laguntza bat ematea Aitor Babace Michausi.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urriaren 16ko 27/2007 Ebazpenaren aldaketa onestea, ondoko deialdian ezarritako laguntzak eman eta ukatzen dituena: "Nafarroako Unibertsitateen eta beste Unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko laguntza osagarriak. II. modalitatea: Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea" 2007/2008 ikasturterako, eta 500 euroko laguntza ematea Aitor Babace Michausi, 72809615X, NANarekin, Euskal Herriko Unibertsiteko ikaslea, Donostiako campusean, Malagako Unibertsitatean egonaldirako deialdiko baldintzak betetzen baititu.

2. 1. puntuan ageri den onuradunari esleitutako zenbatekoa ordaintzeko agindua ematea. Ordainketa hori aurrerakin gisa egiten da eta indarra duen Gastuen Aurrekontuko "Espainiako Unibertsitateekin trukeak egitea: Seneka" izeneko 431000-43100- 4800-322302 kontusailaren kargura finantzatuko da.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Deialdian ezarritakoa betetzearren, ebazpen hau argitaratzeko agintzea, bon.ean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Nafarroako Unibertsitateetan programaren arduradun direnei; orobat, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Administrazio Orokorreko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten. Halaber, interesdunari banan-banan jakinaraztea laguntza eman ala ukatu zaion.

Iruñean, 2007ko azaroaren 13an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0717936