156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

Aldaketa aurrekontuko kontusailetan. Hasierako onespena

2007ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, Lesakako Udalak erabaki hau hartu du:

Aldaketa aurrekontuko kontusailetan. Hasierako onespena

Kontu hartzailearen azaroaren 9ko txostenean aipatzen da transferentzia egiteko beharra Udalaren 2007ko aurrekontura.

Hartan berean jaso denez, bortz kontusail handitu behar dira, guztira 39.852,78 euro eginik.

Behar den dirua kontusail honetatik aterako da: 581 69000, "Landaketak eta baso lanak".

Hori guztia ikusirik eta kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legeak aldatua), osoko bilkuran aho batez erabaki da:

1. Onestea aurrekontuko 2/2007 aldaketaren espedientea.

2. Espedientea ikusgai edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0718083