156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

UHARTE ARAKIL

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Trefinasa. Jarduera: altzairuzko eta aluminiozko osagaiak txirikordatu, harilkatu eta biltegian sartzea. Tokia: Sargaitz industrialdea.

Uharte Arakilen, 2007ko azaroaren 23an.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0718230